Tekniker

PVD estaldurak plaka fotovoltaikoetarako

Helburua

Eguzki elektrizitatea gehiago sartzea eta berotegi efektuko gas igorpenak murriztea lortzea.

Emaitzak

Plaka fotovoltaikoaren funtsezko piezetako bat garatzea, CIGS xurgagailua, zehazki.

PVD estaldurak plaka fotovoltaikoetarako

Azken urteetan, instalazio fotovoltaikoak asko gehitu dira mundu osoan, sartzen den eguzki elektrizitatea areagotzeko eta era berean berotegi efektuko gas gutxiago igortzea lortzeko. 

IK4-TEKNIKERek PVD teknologia erabili du (Physical Vapour Deposition), plaka fotovoltaikoaren funtsezko piezetako bat garatzeko, CIGS xurgagailua, alegia.

PVDa estaldurak egiteko teknologia bat da, hutsean lurrunduta lortzen diren geruza mehez egiten dena (hamarnaka nanometrokoak zein mikrakoak). Teknika horri esker, estaldura oso-oso gogorrak lortu daitezke, osagaien bizitza luzatzeko gai direnak. Gainera, material baten gainazalaren propietateak aldatzea ahalbidetzen du, nahi diren funtzionaltasunak lortzeko eta gainazalen akabera bikainak egiteko.

IK4-TEKNIKERek eguzki plakak garatzeko erabilitako teknologia, hau da, PVD bidezko estaldura, beste sektore askotan ere aplikatu daiteke: osagai mekanikoak, autoen faroak, eguzki sektorea, betaurrekoak, patata zorroen metalizazioa, ukipenezko pantailak, beira arkitektonikoa, mikroelektronika, etab.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu