Tekniker

Prozesuak automatizatzeko soluzio malguak

Helburua

Soluzio malguak, aeronautikaren sektoreko ekoizpen-prozesuak automatizatzeko.

Emaitzak

Airbus A-330aren lur hartzeko trenaren balbularen muntaketa automatizatzeko robot bimanipulatzailea. 

Prozesuak automatizatzeko soluzio malguak

Robot bimanipulatzailea gai da teknikariarekin lankidetzan aritzeko, aplikazio batzuen bidez —hala nola ingurunearen monitarizazioa eginez— eta langileekin interakzioan eta koordinatuta aritzeko gaitasunen bidez.

Oztoporik gabeko leku fisiko ireki batean teknikariarekin batera lan egiteko diseinatuta dago robota, ingurunea hautemateko sistemak garatu baitira, gizakien eta roboten arteko interakzioa segurua izateko.

IK4-TEKNIKERen aplikatutako teknologia hauei esker, besteak beste, lortu dira gaitasun horiek: detekzio eta segmentaziorako datuen analisia, monitorizaziorako partikula-iragazkiak, helburu anizkoitzen trackinga eta ibilbideak zuzentzeko sentsoreak (Visual Servoing).

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu