Tekniker

Polimerozko bracketak, ortodontziarako (Osasun-produktuak)

Helburua

Bracketak mikroinjekzio bidez fabrikatzeko teknologia garatzea.

Emaitzak

Moldeak diseinatzea eta fabrikatzea, eta injekzioa prestatzea, serie-fabrikaziorako.

Bracketak, polimeroak, ortodontzia, mikroinjekzioa

Lehiakideetatik bereiziko zen bracket lerro berri bat garatzea pentsatu zuen enpresak, eta, horretarako, ortodontziarako bracket estetikoak mikroinjekzio bidez fabrikatzeko teknologia garatu zuen.

Lehenbizi, mikrofresaketa bidez material polimerikoz fabrikatu ziren bracketak, haien propietate mekanikoak eta estetikoak ikusteko.

Hori baliozkotutakoan, lehen diseinu bat eta azterketa erreologiko bat egin ziren molde prototipoa egin aurretik.

Molde prototipoa optimizatu eta gero, bracketak berriro diseinatu ziren, eta serie-fabrikaziorako behar ziren 13 moldeak fabrikatu ziren.

Azkenik, lehenengo aurreserieak fabrikatu ziren, lehenengo bezeroek baliozkotzeko eta osasun-homologaziorako.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu