Tekniker

Olioaren degradazioa neurtzeko sentsoreak. OilHealth® eta OilWear®

Helburua

Industria ekipamendu handietan erabilitako lubrifikatzaileen egoera on line monitorizatzea.

Emaitzak

Lubrifikatzaileen degradazio egoera on line eta denbora errealean monitorizatzeko soluzioa.

Olioaren degradazioa neurtzeko sentsoreak. OilHealth® eta OilWear®

OilHealth eta OilWear produktu lerroa online sentsoreen familiaren barruan sartzen da, hau da, intereseko puntuetan instalatuta zuzenean lan egiteko pentsatutako soluzioak dira. Kontzeptu horren helburua da erabilerako inguruneetara era autonomoan dabiltzan “mikrolaborategiak” eramatea, intereseko prozesuren bat neurtzeko, lubrifikatzaileen ohiko analisien osagarri gisa.

OilHealth eta OilWear sentsoreen kasuan, helburua da industria ekipamendu handietan (aerosorgailuak, gas turbinak, etab.) era autonomoan, fidagarrian eta urrutitik erabili ohi diren lubrifikatzaileen egoera on line monitorizatzeko soluzio bat eskaintzea.

Teknologia heterogeneoaren integrazioa (fotonika, fluidika, mikromekanika, kimiometria, elektronika, etab.) funtsezkoa izan da produktu horien garapenerako eta merkatuak doitasun, fidagarritasun, tamaina eta kostuari dagokienez dituen aurreikuspenak betetzeko.

Integrazioaren emaitza sentsoreen familia bat da, instalatzen erraza eta era autonomoan funtzionatu dezakeena; eta komunikazio estandarreko interfazeen bitartez olio lubrifikatzailearen egoerari buruzko neurri eta balio normalizatuak ematen dituzte denbora errealean.

Gaur egun, sentsore horiek aerosorgailuen fabrikatzaile eta operadore nagusiak erabiltzen ari dira, eta gas turbina bidez energia sortzeko plantetan erabiltzeko aukera ebaluatzen ari da.  

Dena dela, ia edozein sistema lubrifikatutan edo funtzionamendu hidraulikoko ia edozein sistematan erabili daitezkeen soluzioak dira.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu