Edukira joan

Eskaintza teknologikoa - Tekniker

Sentsoreak

Sentsoreak

Aurkezpena

Merkatuko industria-sektore asko ari dira geroz eta teknologia berri gehiago eskatzen, eta horri erantzun nahi dio TEKNIKERen sentsore teknologikoen eskaintzak, prozesuen eta/edo produktuen fidagarritasuna, eraginkortasuna eta segurtasuna handitu daitezen.

Gure ikertzaile-taldeak -diziplina askotako ikertzaileek osatzen dute- azken teknologiak aplikatzen ditu sektore desberdinetako parametroak monitorizatzeko edo neurtzeko sentsoreak eta/edo ekipoak garatzeko: Ikus ditzagun adibide batzuk:

Industria-sektorea

  • Era askotako osagaiak dituen fluido lubrifikatzailea monitorizatzeko sentsoreak; biderkatzaileak, konpresoreak... Zenbait neurketa-teknika erabilita, fluido lubrifikatzailearen, eta, hortaz, makinaren "osasun-egoeraren" hainbat parametro lortu dira.

  • Sentsore optikoak (VIS - IR), fluido lubrifikatzailearen degradazio-egoera orokorra monitorizatzeko. Sentsore horiek fluidoaren absorbantzia neurtzen dute argi-espektroaren banda desberdinetan, fluidoaren degradazioa aurreikusteko.

  • Fluido lubrifikatzailean esekita dauden partikulak atzematea. Fluidotik lortutako irudia analizatuta, fluidoan dauden partikulen tamainari, formari eta kopuruari buruzko informazioa lortzen da. Adierazle egokiak dira akatsak non sor daitezkeen jakiteko eta makineriaren higadurak atzemateko.

  • Fluido lubrifikatzaileak duen ur-edukia atzematea. Lubrifikazio-sisteman eduki nahi ez den faktorea da ura, eta zenbateko ur-kantitatea dagoen jakiteko sentsore bat garatu da. Infragorri hurbileko banda batera xurgatzen du ura.

Osasuna

  • Odol-presioa neurtzeko mikrosentsorea. Odol-presio sistolikoa eta diastolikoa neurtzeko mikrosentsore bat diseinatu, fabrikatu eta kalibratu da. 10x10 mm da mikrosentsorea. Mintz piezorresistibo sentikorra da, eta 20 mm-ko lodiera du, eta 1500x1500 mm-ko azalera.                                                                                                                                                

             Sentsoreak Hg-ren 50 eta 250 mm bitartean jarduten du, eta 80 VV/V/mm Hg-ko sentikortasuna du.

  • Fluoreszentzia-biosentsorea, proteinak atzemateko. Nanometro gutxi batzuetako eskalan egituratutako azaleren gainean zunda-proteinak geldiarazi, eta lagina arazo-proteinan sartzen duen biosentsore bat diseinatu da. Antigeno-antigorputz erreakzioa fluoreszentzia bidez atzematen da, eta serumean ng/ml inguruko sentsibilitateak lortzen dira, G immunoglobulina proteinan edo C proteina erreaktiboan, esate baterako.

Nekazaritzako elikagaiak

  • NIR sentsorea esne-fluidoetan proteinak eta koipeak atzemateko. On line funtzionatzen duen gailu bat garatu da, esne-fluidoen kalitatea kontrolatzeko. Horretarako, argi-espektroaren infragorrien tartean (780 - 1100 nm) fluido-absorbantzia egiten da.

  • NIR sentsorea ardo-hartziduraren faseak monitorizatzeko. On line funtzionatzen duen gailu bat garatu da ardo-hartziduraren faseak monitorizatzeko. Horretarako, argi-espektroaren infragorrien tartean (780 - 1100 nm) fluido-absorbantzia egiten da.

Informazio gehiago [PDF 47,82 KB]

Apdo. 44 · Otaola 20 · 20600 Eibar · Gipuzkoa · Spain  Tel: 943.20.67.44 · Fax: 943.20.27.57