Gaur egun, elektronikaren arlokoak eta informazioaren eta komunikazioen teknologien arlokoak dira sare sozioekonomikoan egiten diren berrikuntza gehienak. Hori dela eta, mota guztietako enpresei irtenbide integralak emateko asmoz, TEKNIKERek telekomunikazioetako, elektronikako eta informatikako euskarri ahaltsua eta indartsua du produktu mekatronikoetan, baita produktu elektronikoen garapenean ere. Horretarako, erabiltzaile-interfaze atseginak, datuen tratamendua, biltegiratzea eta etxeko, garraioko eta zerbitzuetako arazoetan komunikazio aurreratuenak aplikatzea eskaintzen ditu.
Diseinu elektronikoetako gaitasun aurreratuenez gain, laser- eta sentsore-interferometriako produktuak erabiltzeko eta martxan jartzeko esperientzia egiaztatua eskaintzen du.
Erreferentziak ditu arlo hauetan: