Bioteknologia eta medikuntzaren alorreko mikro eta nanoteknologien erabilera du ardatz TEKNIKERen jarduerak.
Top-down hurbilketan oinarritutako gaur egungo ekoizpen-teknikek posible egiten dute material baten tamaina 50nm-ra txikitzeko. 50 nm-50 nm tarteko motibo, kanal eta sakonerekin lan egitea dakar horrek; horren ondorioz, biomolekulekin eta zelulekin elkarrekintzan izateko aukera berriak zabaltzen ditu, bai eta gailu horiek diagnostikoa egiteko, helburu terapeutikoetarako eta ehun-berritzerako erabiltzeko ere.
Mikro eta nanoteknologien bidezko sistemen garapena bioteknologiaren eta mikromedikuntzaren alorrean ari da erabiltzen gene-sekuentziak identifikatzeko (azido nukleikoen diagnosi- eta detekzio-gailuak), gazurean proteinak detektatzeko txipak egiteko, odolean zelulak bereizteko edo epitelioa sortzeko.
Ehun-ingeniaritzaren alorrean, hezur-zeluletako, azal-zeluletako eta zelula ama helduetako aldaketa morfologikoak eta biokimikoak (gene-asaldura) aztertu dira eskala horretako motiboekiko interakzioaren ondorioz.
Informazio gehiago [PDF 58,99 KB]