Edukira joan

Eskaintza teknologikoa - Tekniker

Makina-erreminta eta ekipo-ondasunak

Makina-erreminta eta ekipo-ondasunak

Aurkezpena

Laurogeiko hamarkadaren erdialdean hasi zen TEKNIKER makina-erremintaren sektorean lan egiten.

Ordutik gaur egun arte, funtsezkoa izan da zentroa makineriako enpresei eragiten dieten ia ekimen berritzaile guztietan.

 

 

Horren adierazgarri dira lorpen hauek:

  • Motor linealek eragindako Espainiako lehen fresatzeko makina (BIZKOR).
  • Zinematika paraleloko 5 ardatzeko Espainiako lehen makina (SEYANKA).
  • Eragingailu elektrikoko lehen injektorea.
  • Ultrazehaztasuneko lehen fresatzeko makina (ULPRE).


Makina-erremintaren sektoreari planteamendu integral batetik lagundu dio eta laguntzen dio TEKNIKERek. Bestalde, prozesuen ezagutza (abiadura handiko mekanizazioa, lehorrekoa, gutxieneko hozgarri-kantitatea erabiltzen duena, asistentziarik gabekoa, zehatza, material gogorrekoa...) egiaztatuan oinarritzen da (estatuko eta Europako lankidetzako ikerketa-proiektu garrantzitsuenetan lortutakoa); orain, gainera, atea zabaltzen die prozesu berritzaileenei (prozesu ez-konbentzionalak, hibridoak...), edozein pieza-mota lehiakortasunez edozein materialetan fabrikatzeko aukera ematen baitute.

Gaur egun, sektoreari dagozkion lankidetza-proiektu garrantzitsuenetan hartzen du parte TEKNIKERek:

Espainian, CENIT proiektua: "eEe", ekologiako, zehaztasun handiko eta produktibitateko teknologiak, multifuntzionaltasuna eta makina-erremintako informazio- eta komunikazio-teknologiak"; 17 enpresak azpikontratatutako ikerketa-erakundea da TEKNIKER.

Europan, NMP proiektu integratua: "NEXT", next generation production systems"; TEKNIKERek oso eginkizun garrantzitsua du partzuergoaren 'nukleo gogorraren' barruan.

Manufakturazioaren arloko Europako eta Espainiako plataformetan -"MANUFUTURE"- egindako lanari esker, TEKNIKERek bermatzen du gai horren inguruko munduko argitalpenetan punta-puntakoa izango dela bere lana etorkizunean (state of the art). Halaber, hori bermatzen du MARGUNE Errendimendu Handiko Fabrikazioko CICen esparruko lankidetza-jardueraren ikuspegitik; izan ere, mekanizazioa zerbitzu integral gisa hartzen du, irtenbide-hornitzaile gisa, makina eta dagokion prozesua hartzen baititu kontuan.

Hauek dira enpresen esku jartzen diren oinarrizko teknologiak:

  • Erregulazioa eta kontrola.
  • Simulazio estatikoa eta dinamikoa.
  • Mekanika esperimentala.
  • Eragingailu eta buru magnetikoak.
  • Laser-teknologia.
  • Neurketa- eta monitorizazio-elementuak.
  • Abiadura handiko mekanizazioa, lehorrekoa, gutxieneko hozgarri-kantitatea erabiltzen duena, asistentziarik gabekoa, zehatza, material gogorrekoa.
  • Fabrikazio eta mekanizazio ez-konbentzionala eta hibridoa.
  • Gizaki-makina interfazeak eta erabilgarritasuna.
  • RAMS parametroen optimizazioa.
  • Hutsegite eta arazoen diagnostikoa eta iragarpena

 

 

Iñaki Goenaga kalea, 5 · 20600 Eibar · Gipuzkoa · Spain  Tel: 943.20.67.44 / 943.25.69.00 · Fax: 943.20.27.57