Aurkezpena
TEKNIKERek laurogeita hamarreko hamarkadan egin zituen zehaztasuneko ingeniaritzako lehen urratsak. Aitzindaria izan da egitura konplexuko pieza txiki-txikiak zehaztasun handiz neurtzeko, kokatzeko eta fabrikatzeko arloetan. Espezializazio horrez gain, neutroien erradiazioak sortutako inguruen domeinuarekin eta huts-teknologiekin zerikusia duten beste zenbait arlo landu ditu.
Jakintza hori guztia dela eta, gaur egun, TEKNIKER ekipamendu zientifiko handiaren hornitzaileetako bat da, nazioartean oso ezaguna. Zerrenda honetan laburtzen dira zentroaren gaitasunak:
- Sinkotroi-erradiazioaren Europako instalaziorako (ERSF)
- 01. bm25 Espainiako lineako X izpien goniometroa.
- Laue Langevin instituturako (ILL), CSICekin lankidetzan
- 02. in8c linearen elementu nagusiak ordeztea:
- 02.1 / Fokalizazio bikoitza eragiten duen hiru aurpegiko neutroi-monokromatzailea.
- 02.2 / Neutroi-analizatzailea.
- 02.3 / Neutroi-analizatzailerako kolimatzailea
- 02.4 / Sistema analizatzaile-detektatzailerako babesak.
- RALen neutroien eta muoien iturri pultsaturako (ISIS), CSICekin lankidetzan
- 03. "MARY" neutroien transmisio-monitorea.
- 04. "LET" espektrometroaren detektagailurako tanga.
- Kanariar Uharteetako Teleskopio handirako
- 05. Teleskopioaren egituraren simulazioa eta kalkulua.
- 06. Neurketa-tresnei eusteko eta haiek birarazteko "Nasmyth" errotatzaileak.
- 07. Tresna-simulatzailea.
- CEMerako eta metrologiako beste laborategi primarioetarako metrologia-zerbitzuak
- 05. Teleskopioaren egituraren simulazioa eta kalkulua.
- 06. Neurketa-tresnei eusteko eta haiek birarazteko "Nasmyth" errotatzaileak.
- 07. Tresna-simulatzailea.
- CEMerako eta metrologiako beste laborategi primarioetarako metrologia-zerbitzuak
- 08. Patroi-bloke handiak kalibratzeko ekipoa eta step gauges.
- 09. Ultrazehaztasuneko angelu-sortzailea.
- 10. Presioen patroi nazionala.
- 11. IPQrako zehaztasuneko mahai indexatua (Portugalgo petrologiako laborategi primarioa).
- 12. Gaur egun, TEKNIKERek ESS Bilbao ekimenean parte hartzen du. Ekimen horren bidez, neutroien espalazioko Europako iturriaren egoitza gure lurraldean kokatu nahi dugu. Proiektua onartuko balitz, bultzada handia emango litzaioke I+Gri arlo askotan.