TEKNIKER zentro teknologikoa gai da lurrun-faseko (PVD, Phase Vapour Deposition ingelesez) jalkipen fisikoko teknikak erabilita estaldurak lortzeko erabiltzen diren ganberak diseinatzeko, eraikitzeko eta industrializatzeko. Arlo horretan konponbide integralak emateko gaitasuna duen Espainiako erakunde bakarra da,, bai eta geruza meheak ekoizteko prozesuak garatzeko eta optimizatzeko gai den bakarra ere.
90eko hamarkadan hasi zen TEKNIKER PVDko estaldurak diseinatzen eta fabrikatzen, eta, ordudanik, askotariko garapenak egin ditu. Besteak beste, hauek ditugu gaur egun: lurrungailu propioak, prozesuen kontrola -bai laborategi mailan eta bai industria mailan-, estaldura-aukera handia eta ezaugarri fisiko-kimiko askotarikoak, eta ganberen beharren araberako huts handiko teknologia bat.
TEKNIKERek hainbat ekintza egin ditu eta erreferentziak ditu aplikazio eta sektore askotan:
Informazio gehiago [PDF 29,07 KB]