Edukira joan

Eskaintza teknologikoa - Tekniker

Sektore aeroespaziala

--

Aurkezpena

Sektore aeroespazialak etengabe erabiltzen du teknologia, eta oso lotuta dago berrikuntzarik aurreratuenarekin. TEKNIKER sektore horren laguntzaile izan da, jakintza-alor anitzetan, herrialde honetan martxan jarri zenetik. Hainbat arlotan ekarpenak egin eta lagundu du; adibidez, hauetan: mekatronika, materialak eta prozesuak, estaldurak eta fabrikazio-sistemen kudeaketa. TEKNIKER arlo hauetan aritu da lanean:

  • Posizionamendu magnetikoa
  • Baliozkotzeko eta kontrolatzeko saiakuntzen bankuak eta egiaztapenak
  • Hutseko eta muturreko kondizioetako tribologia
  • Itsaspenaren aurkako estaldurak
  • Ekoizteko erremintak eta tresnak kudeatzeko sistemak
  • Mantentze-lan aeronautikoa, konputazio eramangarriaren eta ingurumen-adimeneko irtenbideen bidez, fidagarritasunaren, erabilgarritasunaren, mantentzeko erraztasunaren eta segurtasunaren ikuspegitik
  • Mantentze-lan aurreratua, floten eta joeren azterketetan oinarritutako estrategia prediktiboen bidez
Apdo. 44 · Otaola 20 · 20600 Eibar · Gipuzkoa · Spain  Tel: 943.20.67.44 · Fax: 943.20.27.57