Marruskadurarekin, lubrifikazioarekin eta higadurarekin lotutako gaiekiko kezka izan du sortu zenetik TEKNIKER teknologia-zentroak. Hogeita bost urte baino gehiago daramatzagu Tribologiaren alorrean lanean. Denbora horretan bildutako esperientziari esker, tribologiaren eta tribolubrifikazioaren alorreko Europako ikerketa-erakunde entzutetsuenetako bat bilakatu da TEKNIKER.
Tribolubrifikazioaren alorreko ikerkuntzan, garapenean eta berrikuntzan egin ditugun inbertsioen ondorio dira olio eta koipe lubrifikatzaileen azterketa- eta ezaugarritze-jarduerak, biolubrifikatzaile, olio eta koipe biodegradagarrien garapen-jarduerak eta hasi berri dugun tribokorrosioaren inguruko jarduera.
Askotariko arazoak aztertzeko aukera ematen duten funtzio ezberdineko 11 tribometrorekin antolatutako laborategi osatu bat dugu TEKNIKERen. Materialen eta lubrifikatzaileen marruskadura- eta higadura-ezaugarriak zehazte aldera, araupeko saiakuntzak egin daitezke, eta, halaber, dauden ekipoak moldatu daitezke arazo zehatzetara egokitutako konfigurazioak egiteko.
Horrekin batera, marruskaduraren eta higaduraren eraginpean dauden osagai errealak aztertzeko saiakuntza-bankuak diseinatu eta eraiki ditugu, gure bezeroen beharren arabera. Lortutako emaitzak aztertzeko behar diren ekipo gehigarriekin, hala nola osagaiek jasaten duten higadura aztertzeko mikroskopio fokukide edo ekortze-mikroskopio elektronikoekin, osatu dugu ekipamendu hori guztia.
Horretaz gainera, olio eta koipe lubrifikatzaileak aztertzeko eta ezaugarritzeko Iberiar penintsulako laborategirik handiena dugu (Wearcheck).
Informazio gehiago [PDF 53,89 KB]