2010-10-25
Tekniker-IK4-k, egoitza Lund-en (Suezia) duen eta 4 M€ inguruan baloratutako garapena duen Espalazio bidezko Neutroi Iturri Europar (ESS) berriaren diseinuaren eguneraketa gidatuko du hurrengo bi urtetan. Euskal zentro teknologikoak Europa mailan lan paketea gidatzen du, azeleragailuaren diseinuaren eguneraketan eta honen funtzionamendu zuzen batentzako azpiko sistemen eguneraketan; instalazioaren elementu kritikoak direlarik.
Modu honetan, Tekniker-IK4 Europako instalazio zientifiko handienaren nukleo definigarrian sartu da, Suitzako, Ikerkuntza Nuklearrerako Europako Erakundea (CERN), Fisika Nuklearraren eta Partikulen Fisikaren Institutu Nazional frantsesa (IN2P3), Materiaren Egituraren Ikerkuntza Zentro Aleman ospetsua (DESY), SNS iparamerikarra eta Air Liquide, Linde, e.a. bezala, instalazioetan punta-puntakoak diren enpresen kolaborazioa izango duen taldearen aurrean.
Alde honetatik, Eibarreko Tekniker-IK4-ren egoitza izango da, Suediako Espalazio bidezko Neutroi Iturri Europarraren Zuzendaritza Teknikoak, kolaborazio bateratuaren azken xehetasunak zehazteko eta lan plangintza eta hurrengo aktibitateen kontrol eta jarraipenerako mekanismoak garatzeko aukeratutako lekua. Azpiegitura zientifiko honen diseinuaren eguneraketa lanak 2012an bukatuko direla estimatzen da.
Euskal zentro teknologikoaren lana, irtenbide teknologiko sorta handi baten eguneraketan zentratuko da, eta honakoak barne hartuko ditu; azeleragailu linealaren sistema elektrikoa, generazio sistema, azalaren barrunbeko hutsune altuaren kontrola eta mantenimendua, azeleragailuaren barrunbeetara helio likidoa eramaten duen planta kriogenikoaren garapena eta honen atalen prototipo funtzionalen garapen eta modelaketa.
Hortaz, magnitude handiko desafio teknologiko eta zientifiko baten aurrean gaude, Europako instalazio zientifikoen proiektu nagusiaren berezitasuna, konplexutasuna eta dimentsioa dela eta. Zeinak, Tekniker-IK4-i egotzi baitio bere abian jartzearen puntu kritikoetako bat, zehaztasuneko ingeniaritzan eta instalazio zientifikoetan duen esperientzia eta espezializazioa dela eta.
Tekniker-IK4-k proiektuan hartzen duen funtzioa, Espalazio Iturriaren diseinuaren eguneraketa proiektuaren eta bere eraikuntza aurrera eramango duen partzuergoaren arteko loturarena izango da: makinaren diseinuaren eta eraikitzaileen arteko lotura. Lan honetan, euskal zentroaren helburuetako bat, Espalazio bidezko Neutroien Iturri Europarraren eraiketan industria espainiarraren etorkizuneko parte-hartzea ahalbidetzea da.
Alderdi teknologikoan, euskal zentroaren desafio nagusienetako bat, instalazio mota hauen efizientzia hobetzea da, kontsumo energetikoa, asoziaturiko kosteak eta instalazioaren aztarna ekologikoa gutxitzeko. Izan ere, Tekniker-IK4-k, ESS-ren energia iturri berriztagarrien aldeko apustua koordinatuko du eta iturri berriztagarrien bitartez asetutako energia kontsumoa maximizatzen saiatuko da.
ESS, munduko neutroi iturri ahaltsuena
Proiektu honekin, komunitate zientifiko europarraren helburua, teknologia mota honetan abangoardia mundialean kokatzea da, arlo honetan lider izan diren E.E.B.B.-ak eta Japonia gaindituz.
2009ko hasieratik, ESS proiektua aurreraikuntza fasean dago eta 2012ko bukaeran amaituko da. Bertan kokatzen da Tekniker-IK4 elaboratzen ari den diseinuaren eguneraketa. Iturriaren abian jartzea 2019rako estimaturik dago, eta 2025ean guztiz operatibo egotea espero da. Instalazio osoaren kostua 1480 milioi eurotan estimatu da.
Bere aplikazio anitz eta garrantzitsuek, ESS-a garapen industrialerako eta inbestigaziorako mundu mailako punta-puntako instalazioa bihurtuko dute. Ikuspuntu zientifiko batetik, aukeraz betetako mundu berri bat irekiko du ezagutzaren diziplina anitzen ikertzaileentzat: kimika, energia, nanoteknologiak, ingurumen ingeniaritza, elikadura edo inbestigazio farmazeutikoa.
Neutroi iturria mikroskopio erraldoi batekin alderatu daiteke, non neutroiak erabiltzen diren materia sondeatzeko eta asoziaturiko zehaztasun handiko tresnak, instalatutako laginen analisi zehatza egitea ahalbidetzen duten. Hortaz, ESS-k naturaren legeen gure ezagutza handitzen lagunduko du eta ESS-a erabiliz egindako ikerketen emaitzak, garapen tekniko eta zientifikorako oinarrizkoak izango dira. 11 estatu ezberdineko 300 zientzialarik hartu dute parte iniziatibaren definizioan, 1993an ideia jaio zenetik; jada 15 urte baino gehiago abian daraman garapenean.
Tekniker-IK4-ren esperientzia
Tekniker-IK4, ESS-en abian jartzearen agente klabe bezala aukeratzeko, erabakigarria izan da, instalazio europar nagusietarako garapen zientifikoak burutzen izan duen esperientzia. Izan ere, hauetako lauk, jada euskal teknologia erabiltzen dute, haien proiektuetan izandako partaidetza dela eta. Zentro teknologiko honek, azken hamar urteotan instalazio hauetarako hamar aurrerapen zientifiko baino gehiago burutu ditu eta beste hainbat, proiektu fasean daude.
Teknologia aplikatuan eta honen enpresarako transferentziaren ikerketan 30 urteko esperientziarekin, Tekniker-IK4 zentro teknologikoak espezializazio maila altua lortu du lau esparru handietan (Zehaztasuneko Ingeniaritza eta Mekatronika, Gainazalen Ingeniaritza, Produkzio eta Automatizazio Ingeniaritza eta Fabrikazio Teknologiak), eta honek, punta-puntako teknologia edozein eginbeharren zerbitzura jartzea ahalbidetzen du.