2010-07-21
• CIEMATi aire libreko ionizazio-ganbara bat entregatu dio. X izpiko tresnak kalibratzeko eta neurtzeko balioko du
• Ekipamenduari esker, Espainiak erradiazioa neurtzeko patroi lehena izango du, AEBek, Erresuma Batuak, Alemaniak eta Frantziak bezala.
(Eibar, 2010eko uztaila). Tekniker-IK4k (CIEMAT)erako, alegia Energia, Ingurune eta Teknologia Ikerketa Zentrorako, zeina Zientzia eta Berrikuntza Ministerioari atxikia baita, X izpiak erabiltzen dituzten gailuen erradiazioa neurtzeko eta kalibratzeko patroitzat erabiliko den tresneria diseinatu eta garatu du. Ekipamendua, azken belaunaldiko airezko ionizazio-ganbara bat, mesedegarria izango da; izan ere, berari esker, Espainiak neurketa patroi lehena izango baitu, arlo horretan eta, horrela, ez du beste herrialderen mende egon beharko, eta AEBen, Erresuma Batuaren, Alemaniaren eta Frantziaren mailan jarriko da.
Euskal teknologia zentroak garatu duen gailuak 100.000 eurotik gorako balioa du, eta orain dela gutxi entregatu zuten CIEMATeko egoitzan, Madrilen.
Aktibitate ugalketak eta, horrekin batera, erradioterapia eta biologia bezalako arloetara ekarri diren baliabide berriek, gero eta eskaera handiagoa sortu dute, eta erakusketa neurriak zehaztea bultzatu: hau da, erradioterapia edo erradio-diagnosia jasaten ari diren pazienteek, edo klase horretako tresnekin lan egiten duten profesionalek (ikertzaile edo osasun langileek) har dezaketen erradiazio neurria.
Erakusketa neurriak airean dagoen X erradiazioaren ahalmena zehazten du, eta, horretarako, neurgailurik onena airezko ionizazio-ganbara da. Ionizazioak gas batean, kasu honetan airean, sortzen duen erradiazioa neurtzeko diseinatu den gailua da bera; eta haren eragina zehazten du. Horrela bada, kalkulu konplexu batzuen bidez, zehaztu daiteke "kerma" deitzen denaren neurria airean ("kerma"k, hain zuzen, material ezagun batera eramandako erradiazioa neurtzen du), eta, hortik aurrera, jakin daiteke zer nolako eragina izango duen ehun bizidun baten gainean, alegia, gizakien gainean.
Ehun bizidun batek onar dezakeen neurriaren zehaztapena erradioterapia tratamenduen oinarria da (oso zabalduak minbizia bezalako gaitzen tratamenduan), baina inguruneko edo gizakien neurria zehaztea ezinbestekoa da langileen edo publikoaren erradiologiaren aurreko babesa ziurtatzeko.
Tekniker-IK4k garatutako patroi lehena funtzionamenduan jartzearekin batera, osasun inguruan egiten diren neurriko gailuen kalibraketa, edo lan inguruan erradiologiaren aurrean babesa lortzeko egiten diren erradiazio monitoreen kalibraketa, hobetuko dira nabarmen. Hain zuzen, gailu guztiak ez dira kalibratzen patroi lehenarekiko konparazio zuzena eginez, baina gero eta patroi nazional bati trazatutako patroi bigarren gehiago edukitzeak are kalibraketaren kalitate handiagoa bermatzen du.
Zeren metrologiaren azken helburua, garapen teknologiko hau barneratzen duen gaiaren azken xedea, hain zuzen, neurri unitate guztiek balio bera izatea baita, toki eta denbora berean. Horrela, neurketa sistema orok trazagarria izatea du ezaugarri, hau da, neurtzen dituen magnitudeen erreferentzia unibertsal edo patroiekiko konparagarria izatea.
Munduko barometrorik zehatzena
Erradiazio patroia ez da Tekniker-IK4ko Mekatronika eta Zehaztasun Ingeniaritza Sailak Espainiako Gobernurako garatu duen ekipamendu zientifiko aurreratu bakarra. Iazkoan, Espainiako Metrologia Zentrorako (MEC, gazteleraz), munduko barometrorik zehatzena diseinatu eta fabrikatu zuen. Presioak neurtzeko Espainian dagoen patroi lehen bihurtu zen.
Bi garapen horiek bi hamarkada baino gehiagoko elkarkidetzaren emaitza dira. Hain zuzen, Eibarko teknologia zentroak espezializazio nahian hartutako bidearen abiapuntu dira, zehaztasun ingeniaritza eta ekipamendu zientifikoaren horniduraren arloetan. Bi arlo horietan lortua baitu lidergo postua.
Hogeita hamar urteko esperientzia izanik teknologia aplikatuaren arloko ikerketan, eta euskal industriara egiten den horren transferentziarenean, Eibarko zentroak espezializazio maila handia lortua du lau arlo handitan (Mekatronika eta Zehaztasun Ingeniaritzan, Gainazalen Ingeniaritzan, Produkzio eta Automatizazio Ingeniaritzan eta Fabrikazio Teknologietan). Horri guztiari esker, bere abangoardiako teknologia jar dezake edozein lan egiteko laguntza bidean.
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Javier Urtasun
urtasun@guk.es