2010-04-30
Garapen hauek B51 stand sekulakoan ikusgarri izango dira. Tekniker-IK4k azokan jarri duen Pabiloi 1ean izango da bera. Horrela, giza buru erraldoi bat ageriko da, eta handik espezializazio lerro ezberdinak sortuko dira, eta lerro bakoitzaren mutur banatan zentroaren zenbait aplikazio-gaitasun aurkezteko dira. Muntaiak teknologia zentroaren ekarria azaldu nahi du eta ezagutza eta teknologia transferentzia lanean egindakoa erakutsi. Hori guztia sail ezberdinen aplikazioetan zehazten da; eta teknologia garapen berritzaileak erabiliz bezeroen behar zehatzei soluzioa ematen zaie.
Neurmena
Tekniker-IK4ren espezializazioa nabaria denez ikuskaritza eta neurmen prozesuetan, azokan kalitate-ikuskaritzarako robot bat aurkeztuko du, hiru neurritakoa eta automozio sailean erabilia izateko.
3D ikusmenak abantaila handiagoak eskaintzen ditu 2Dak baino, neurri espazial bat eransten baitio. Espazioan kalkuluak lortzeko teknologia arrunten artean laser-triangelaketa, ikusmen estereoskopikoa eta edo patroi ezagunen araberako kalibraketa daude.
3Dan neurtzeko teknologia honek produkzioaren %100aren egiaztapen harremanik gabea bermatzen du eta bezeroari kalitate handiagoa, arintasun egokiagoa eta kostu txikiagoak eskaintzen dizkio, bai piezen prozesuan bai haien errefusatze-jardunaldian.
Erakusgarri bat baino ez da, frogatzeko nola Tekniker-IK4ren ezaupideek, ikuskaritza ez suntsitzaile eta robotika arloan, eman dezaketen erantzun egokia, abangoardiako teknologia erabiliz, automozio, nekazal eta jakien industrian edo birziklapengintzan. Ikuskaritza eta robotika gaiak zehatz daitezke delako teknologia horretan, baita ultrasoinuen bidezko neurketan edo espektro anitzeko ikusketan, X izpien bidezkoan edo bestelakoetan ere. Era berean, industria mundura zabal daitezkeen aplikazioak anitzak dira, batez ere ikuskaritza eta robotika arloekin zerikusia baitute. Aurkeztutako teknologiaren beste aplikazioa ohikoak dira: forma eta neurketaren zehaztapena 3Dan, bin-picking aplikazioak, distantzien zehaztapena objektuei dagokienean, etab...
Ikerketa mailan, 3D ikusmenak paper garrantzitsua betetzen du robotika autonomoaren nabigazioaren babesle gisa. Sistema klase hauetan oinarrizkoa izan ohi da roboten eta beren ingurumenekoaren arteko distantziaren neurketa.
Fotogrametría
Tekniker IK-4k neurmenarekin lotuta aurkeztuko dituen garapenen artean badago fotogrametria sistema komertzialekin integra daitekeen modulu bat. Horri esker, eta sistema horiek beraiek lortutako erreferentziazko informazio eta irudietan oinarriturik, lor daiteke erakunde geometriko zirkularren eta eliptikoen 3Dko posizioa, era zuzenean, diana fisiko edo proiektatuak erabiltzeko beharrik gabe.
Soluzio espezifikoa da, argi-sorta perspektiboen intersekzioen geometria arazoaren soluzioan oinarrituta dagoena batez ere, eta gaur egungo sistema komertzialetan integratutako gaitasunen osagarria dena. Forma erabat automatiko eta prozesamendu abiadura handiaz, neur dezake zuloen zenbaki mugagabe baten kokapena espazioan, diametroa eta sakonera gorabehera.
Zehaztasuneko fotogrametria sistema digitala har daiteke koordenaden arabera neurtzeko makina baten gisara. Dagokigun kasuan, kamara bakarreko sistema erabili da, kontakturik gabea, interesguneko neurgailuaren gainean jarritako dianen 3Dko posizioa hartu eta neurtzen duena. Dianen posizioaren kalkulua automatikoa da eta hari esker puntuen hartze-aldiko kalitatea ikus eta neur daiteke.
Sistema komertzialaren gaitasunez gainera, aurreko lerroetan aipatuak berak, TEKNIKERek garatu duen sistemak dianarik gabeko neurketak egin ditzake eta horrek abantaila asko ekartzen ditu.
Teknologia honen aplikazioak oso anitzak dira, haize eta eguzki sailetik hasita, aeronautikoraino, izan ere, osagarritasun handia ekartzen du, neurketa abiadura handirekin eta zalantza gutxirekin batera.
Ekodiseinua
Tekniker-IK4k ekodiseinuaren alde jokatzen du, Makina-Erreminta sailean era garrantzitsuan eragin dezakeen faktoretzat baitauka bera. Eibarko teknologia zentroak erakuts dezake "berde" kontzeptuaren sorrerak sailean enpresentzat energiaren aurrezpen nabaria ekar dezakeela, mantentze, diseinu eta prozesu kostu txikiagoak ere bai, eta horrekin batera kalitate hobea, berrikuntzarako bultzada, gero eta estuagoa den legeriaren betetzea eta ingurumenarekiko konpromisoa. Horrek, jakina, konpainiaren irudi ona indartzen du.
Ekodiseinuak berak dakartzan onuren inguruan kontzientzia eta sentsibilitate hartzea bultzatzeko, baita zehatz-mehatz haren eragina saileko enpresaren batean azaltzeko ere, teknologia zentroak MEBIUra bisitan joaten direnen esku jarriko du joko interaktibo orijinala: ekodisenuari buruzko galdera eta erantzunez osatutako lehiaketa bat. Bertan lehia eta sari banaketa emango dira.
Era honetan kontzientziak astindu nahi dira; eta era zabalgarri eta praktikoan saileko enpresa batek, bere zereginean ekodiseinua barneratzen duenean, lortzen dituen onura zehatzak jakitera eman: energia kontsumoaren murrizketa, zarata eta dardaren gutxitzea, makinen pisu eta tamainen txikitzea, hain kutsagarriak ez diren materialen edo lubrifikatzaile berrien erabilera, alegia eraginkorragoak eta ingurumenerako ahalik eta kate txikiena sor dezaketenak.
Tekniker-IK4k Makina-Erremintaren ekodiseinuaren alde egin duen apustua Eibarko zentroak ekologiaren eta ingurumenaren eramangarritasunaren alde daraman lan-lerroan sartzen da. Horren bidez bere espezializazio arloetako garapen ekologikoak eramaten dira. Horregatik, sail askotara zabal dezake teknologia eramangarria, hala automozio nola garraio sailetara, baina baita energia eta industria produkzioaren arlora ere.
Magnetismoa
Tekniker-IK4k magnetismoaren arloan lortua duen espezializazioa MEBIUan erakusketa bikoitz batez ikusiko da: Flywheel izeneko energia zinetikoko metagailu bat eta buruko bat lebitazio magnetikoz dabilena, makinaren gainerako zatiekin kontaktuan sartu gabe.
Erakusketa bikoitz honen helburua da, batez ere, espezializazio magnetikoak zeharrean eta merkatuko sail ezberdinetan duen eragina azaltzea, kasu honetan energia eta Makina-Erreminta sailetan.
Tekniker-Ik4k MEBIUra Makina-Erremintarako aplikazio espezifiko bat eraman nahi izan du, Magnetismoarekin lotua. Erakusten den buruko magnetikoaren lebitazioak makinarekiko kontaktu oro ekiditen du eta, gainera, oso ondorio interesgarriak eskaintzen ditu sailerako: 72.000 erreboluzio minutuko abiadura, buruko konbentzionalak baino portaera txukunagoa, prozesua monitorizatzeko aukera hobeak, eta horrekin batera fidagarritasun handiagoa, mantentze txikiagoa, disposizio hobea eta osagaiaren bizi-epearen hobetze nabarmena.
Arrazoi hauen kariaz, magnetismo arloko aurrerapen azkenekoak sartzeak onura handi eta nabariak ekar ditzakeela Makina-Erreminta sailerako uste du Tekniker-IK4k.