2010-05-04
Espainiar fasea Tekniker-IK4k eta UPV/EHUK dute antolatu eta bertan irabazle geratu direnak Holandan eta Alemanian lehiatuko dira, bestelako europar herrietako talentuekin.
(Eibar, 2010eko maiatza). Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) hiru ikasle irabazle geratu dira Euspen Challenge 2010aren espainiar fasean, Nanoteknologia eta Zehaztasun Ingeniaritza arloko Europar Erakundeak (Euspen) eta saileko enpresarik nagusienek antolatua, Europan arlo horretan egon daitezkeen talenturik gazteenak hautemateko xedez.
Espainiako finala Tekniker-IK4k eta UPV/EHUk antolatua izan da eta bertan irabazle geratu direnak Espainiaren ordezkari izango dira nazioarteko finalean. Bera Holandako Delften jokatuko da, Maiatzaren 31tik Ekainaren 4ra eta Alemaniako Jenan Uztailaren 1etik 3ra. UPV/EHUko doktoregaiak dira, David Olvera eta Asier Fernández, batetik, eta Monterreyko Teknologikoko bistari den Federico Iván Compeán, bestetik.
Euspenek bultzatutako lehiaketaren helburua Europako ikaslerik onenak hautematea da, Nanoteknologia eta Zehaztasun Ingeniaritza arloan, uste baita horiexek direla arlo horretan eta Europa mailan geroko liderrak izateko deituak.
Espainiar faseko finalean, joan deneko apirilaren 30ean Bilboko Ingeniaritza Goi eskola Teknikoan jokatu zena, lehiakideek metodo esperimental edo teorikoa aurkeztu behar zuten, mekanismo baten gogortasun-katea neurtzeko.
Irabazle taldea gainerako lehiakideei gainditu zitzaien "Experimental static stiffness evaluation methodology of a turning centre kinematic chain" izeneko zenbaki-kontroleko tornu-fresatzeko makina baten zehaztasunari buruzko ikerketa batez. Bigarren tokian Unai Pinillosek eta Iker Goitiandiak osatzen duten taldea geratu zen, biak ere UPV/EHUkoak, "Analysis of the stiffness of a plain cylindrical grinding machine" izeneko lanarekin. Epaimahaia osatu zutenak honako lagun hauek izan ziren: Luis Gerardo Uriarte eta Sabino Azcárate, Tekniker-IK4koak eta Aitzol Lamikiz, UPV/EHUkoa.
Nanoteknologia eta Zehaztasun Ingeniaritza arloko Europar Erakundea (EUSPEN) sare eraginkorra da, enpresariak, ikertzaileak eta bestelako erakundeak elkarrekiko harremanetan jartzen baititu, munduan zehar banaturik dauden 30 lurraldetan. Erresuma Batuan 1999an jarri zuen egoitza eta nazioarteko plataforma da funtsean. Bere helburua enpresen eta ikerketa institutuen arteko elkarkidetza bultzatzea da, zenbait garapen teknologiko sustatzeko.