Edukira joan

Albisteak

Albisteak

  • 2010-03-16
  • Kutxa eta TEKNIKER-IK4 prest daude giza laguntza pertsonaleko robota garatzeko

2010-03-16

Kutxa eta TEKNIKER-IK4 prest daude giza laguntza pertsonaleko robota garatzeko

kTBot proiektuak bi urteko iraupena izango du eta miloi erdi euro baino gehiagoko aurrekontua. Gipuzkoa kokatu nahi du giza laguntzarako robotikaren abangoardian

Compartir:

Rueda de prensa 2009

Robot-prototipo bat landuko da, etxean, bulegoan, erietxean edo museoan aplikatzeko funtzionaltasun aurreratuak izango dituena.

Pertsonen zerbitzura ipinitako robotika datozen urteetan garapen handia ezagutuko duen arloa da, eta Gipuzkoak gora doan teknologia horren buruan kokatu nahi du bere burua. Horretarako, Tekniker-IK4k, Kutxako Gizarte Ekintzarekin batera, zerbitzuko robot berria garatuko du, pertsonen eskura jartzeko gai horretan diren azken teknologiak. Robot berria mugikorra izango da, autonomoa eta funtzionaltasun aurreratu batzuk izango ditu, barneko inguruetan erabiliak izateko egokituak, eta horrek etxean, bulegoan, erietxean, erresidentzian edo museoan aplikatzen lagunduko du.

Proiektuaren izena KTbot da, eta bi urte barru prototipo bat burutuko du, teknologia mota honen garapenean puntakoa izango dena; eta horrek Gipuzkoa kokatuko du goi mailako tokian, garapen gaitasun handiaz horniturik; eta, gerora begira, industria-ehunari transferitu ahal izango dio teknologia mota hori. Horretarako, giltzarriak izango dira TEKNIKER-IK4ren know-how-a, automatizazio eta robotika arloetan, eta Kutxaren Gizarte Ekintzaren laguntza ekonomikoa; izan ere, 540.000 euro ematen baitizkio proiektuari.

Giza laguntzarako robotika alternatiba eragilea izango da, gerora begira, inguru ezberdinetan giza beharrei aurre egiteko, hala nola adin eta osasun kontuengatik mendekoak diren pertsonei laguntzeko, baita helburu profesional, atsedenezkoei begira eta pertsonen ongi izatea nahi duen edozein zerbitzuari begira ere.

kTBot proiektuaren emaitza erabat "made in Gipuzkoa" izango den giza laguntzarako robota izango da. Bere gain hartuko dituen funtzioen artean aipa daitezke mugikortasun autonomoa, ahots edo irudi edo pertsonen ezagutza bidez gizakiekiko interakzioa. Horretarako ikertu beharko da zenbait arlo teknologikotan, hala nola garapen mekatronikoan, sentsoreen integrazioan eta aprendizaia automatikoan.

Lehen fasean, prototipoa erakusle izango da, era didaktikoan zabaltzen lagunduko du (Donostiako Zientziaren KutxaEspazioa bezalako tokietan) zerbitzuen robotikaren ahalmena, baina, era berean, zernahi biziduna izango da, izan ere, eskalagarria izatean, hasieratik ikusiak diren funtzionaltasunak baino gehiago hartu baititzake bere gain.
Proiektuak berarekin ezarriko duen teknologia berriaren hartze eta dagoenaren bermatze prozesuak, era berean, enpresa ekintza berriak bultzatzeko aukera ekarriko du Gipuzkoan, gerora begira onuragarria izango den merkatuan.

12 milioi robot munduan

International Federation of Robotics (IFR) erakundearen azken datuek bermatzen dute datozen urteetan zerbitzuen robotikak izango duen gorakada. WorldRobotics txostenak azpimarratzen du ezen, 2007aren amaiera bitartean, munduan 49.000 robot salduak zirela, industria mailan erabiltzeko, eta 5 milioi baino gehiago erabilera pertsonalerako (etxean eta entretenimendu arloan). Uste da 2008 eta 2011 bitartean mundu mailan 54.000 robot berri saldu direla edo salduko direla, erabilera profesionaleko zerbitzurako, eta 12 milioi robot erabilera pertsonalerako.

Honi erantsi behar zaio, urte hauetan zientzia aplikazio eta ikerketarako robotek egin duten gorakada. Oraindik prototipo fasean daude eta ezin dira erosi.

Zerbitzuen robotikaren arloan aurreratuenak diren herriak Estatu Batuak, Japon eta Korea dira. Europan, oraingoz, ez da hainbeste garatu. Mundu osoan, 2006aren amaieran, 200 enpresa zeuden zerbitzu robotak egiten edo garatzen zituztenak.

TEKNIKER-IK4, robotikan erreferentea
kTbot proiektuak, hain zuzen, Gipuzkoa kokatu nahi du arlo horretako abangoardiako tokietan. Tekniker-IK4ren bermea dauka, alegia 25 urte baino gehiago I+D+i automatizazio eta industria robotikaren arloan garatzen ari den zentroarena. Giza laguntzarako robotika-lerroa, pertsonei zuzendutakoa, 2005ean hasi zen gauzatzen teknologia zentroan, NOA proiektuaren bidez, prestazio handiko aulkia bera; eta orduan ere Kutxaren Gizarte Ekintzaren finantzaketa izan zuen. Ordudanik, Eibarko teknologia zentroak zerbitzuen robotika dauka, estrategikotzat hartuak diren lan lerro identifikatuen artean bereiztua.

Apdo. 44 · Otaola 20 · 20600 Eibar · Gipuzkoa · Spain  Tel: 943.20.67.44 · Fax: 943.20.27.57