Edukira joan

Albisteak

Albisteak

  • 2010-01-10
  • Euskal Teknologia motor garbiaren bila

2010-01-10

Euskal Teknologia motor garbiaren bila

Tekniker-IK4k eta CIE Automotivek 15 urte daramate elkarkidetzan, teknologia-garapen aurreratuenekin, motorren emaitzak hobetzeko eta gas kutsagarrien isuriak murrizteko helburuaz

Compartir:

Imagen Motor

Proiektu ugari egin dituzte; Renault, Fiat, Nissan edo Volkswagen bezalako fabrikatzaileak gero eta estuagoa den isuriei buruzko europar arautegiari gero eta hobeto egoki daitezen

Isuriei buruzko europar arautegia gero eta zorrotzagoa da, eta nazio arteko automobilen fabrikatzaile nagusiek moldatu behar izan dute hartara, oso azkar gainera, beren ibilgailuei aurrerapenak ezarriz, gero eta motor garbiagoak eta oraingoak bezain kutsagarriak izango ez direnak lortu ahal izateko. Errendimendua hobetzeko eta kutsadura murrizteko teknologia-proiektu aurreratuak eskatzen ditu gaurko egoerak.

Lan honetan, hain zuzen, garrantzizkoa eta lehen mailakoa izan da TEKNIKER-IK4 teknologia zentroaren eta CIE Automotive Industria-taldearen artean izandako elkarkidetza, Tarabusi motor osagarrien filialaren bitartez. Bi euskal erakundek 15 urte daramate elkarrekin proiektuak egiten, bai energia eta bai garraio alorrean oinarrizkoak diren bezeroentzat: Renault, Fiat, Nissan, Volkswagen, Abamotor Energía, Guascor, Deutz enpresentzat, besteak beste.

TEKNIKER-IK4 eta CIE Automotive  enpresek lidergoa hartu dute motor-osagarrien merkatuan; beren garapenei esker, izan ere, fabrikatzaile nagusiek lortu baitituzte beren motor-osagarrien isuriak murriztea eta, era berean, ingurumenarekiko eragina gutxitzea motor horien fabrikazio-prozesuetan (kromoa bestelako materialez ordezkatzeagatik), hala nola motorrak lubrifikatzaile eta fuel ez konbentzional eta ekologikoagoetara moldatzea, eta, horrekin batera, motor-osagarrien lehengai eta estaldurei dagokienez, teknologiarik aurreratuenak sartzea.

Garapen hauek motorren erabilera-bizitza luzatzea lortu dute, haien olio-kontsumoa edo mantentzea urritzea eta, batez ere, negutegi-efektuko gasen isuriak murrizten laguntzea. Horrela laguntza handia eman diete fabrikatzaile nagusiei gaiaren gainean ezarrita dagoen europar arautegia bete dezaten.

Europako Batasunak gero eta era estuagoan hartzen ditu bertako estatuetan saldutako ibilgailu berrien konbustioko gasen isuriak; eta nitrogeno oxidoaren, hidrokarburoaren, karbono monoxidoaren eta partikulen isuriak mugatu egiten ditu. Horiek guztiak dira negutegi-efektua eta beroketa globalaren erantzule.

Euro VI deritzo gaiari buruz onartu izan den azken araua. Berak turismoek jaulki dezaketen isuri-muga estuagoa jartzen du, ibilgailuen kutsagarri diren zenbait partikula eta NOx nitrogeno oxidoen isuriei dagokienez. Esaterako, NOxetarako jomuga 400mg/kWh da, Euro V.ean baino %80 gutxiago, eta partikuletarako jomuga 10 mg/KWh izango da, alegia %66ko murrizketa, Euro V.aren aldean. Bestalde, motor berriek 70kW/l presiopean lan egin behar dute, aurrekoetan baino egoera murritzagoetan hain zuzen, eta horrek fabrikatzaileak beren motor eta osagarrien fabrikazio-prozesua moldatzera behartzen ditu, azkar asko gainera.

Langintza honetan bai dela nahita nahi ezkoa marruskadura eta higadura gutxiagoko osagarriak lortzea, kontsumoa gutxitzeko; eta hori lortzen da, beste garapenen artean pistoiak, segmentuak, atorrak eta aurreratuagoak diren bestelako osagarriak fabrikatuz, baita motorren diseinu eta lubrifikazio hobe baten bidez ere.

TEKNIKER-IK4ren eta CIE Automotiveren arteko elkarkidetza, haren filial den Tarabusiren bitartez, hasi zen bien artean erabaki zutenean teknologia-zerbitzu komuna eskaintzea, Nissan markarako motorren pistoi berritzaile bat garatzeko asmoz. Lan horretatik abiaturik, hurrengo urteetan beste proiektu komun asko sortu ziren, hala nola AUMORE, motor lubrifikatuen osagarrien bizitza luzatzeko asmoz, edo Repsol eta Renaulterako pistoi berria. Isurketa murrizteko pisu gutxiko alternatiba da.

Elkarkidetzak bere fruituak eman zituen 200az geroztik, batez ere, Europako Batasunak finantzatutako zenbait proiekturi esker. Horien artean aipagarriak dira, beste aurrerapenen artean, nanopartikulen bidezko estaldura berriak, magnesiozko pistoi berriak, higaduraren aurrean beren ezaugarriak hobetu nahian; edo biolubrifikatzaile berriak, isuriak murriztekotan.

Gaur egun, TARABUSI eta TEKNIKER biak batera lanean ari dira, Instituzioen laguntzarekin, GUASCOR Power, ABAMOTOR Energia eta KRAFFT enpresekin lankidetza estuan, estaldura berrien eta lubrifikatzaile berrien garapenean. Helburua, motorrak fuel alternatiboen erabilerara moldatzea  da.
Horrek guztiak automozioaren industriari azken aurrerapen teknologikoak ekarri nahi dizkio eta, horrela, europar arautegia betetzen lagundu eta, azken finean, automobilek ingurunean duten eragina erabat gutxitu.


TEKNIKER-IK4, teknologia iraunkorra

TEKNIKER-IK4k CIE Automotiverekin duen lankidetza, gero eta gutxiago kutsa dezaketen automobilen motorrei dagozkien proiektuetan, Eibarko zentroak, ekologia eta inguruaren iraunkortasunaren alorretan, aurrera daraman lan-lerroarekin bat egin du. Izan ere, ez da gaurkoa garapen ekologikoak gauzatzea, espezializazio alor ezberdinetan. Horri esker aplika dezake teknologia iraunkorra sail askotara, hala automozio eta garraioarenera, baita energia eta industria-produkzioarenera ere.
Gaur egun Eibarko zentroak aurrera daramatzan garapenean artean, jarduera-lerro bat kontuan hartu behar da, aipatutako aplikazio guztietan eragin zuzeneko eta zeharrekoa baitu. Garapen horien aretan, aipa daitezke: jariakin ekologikoen formulazioa, elementu kutsagarrien ezabaketa formulazioetan, hondakinen erabilera (glizerina, esaterako) langai gisa  konposatu berriak sortzeko, osagai toxikoak kentzea estalduretan, zenbait produkturen bizitza-zikloak ingurunean izan dezakeen eragina minimizatzea, eta ekodiseinua makina-erremintan, edo iraunkortasuna uraren gestioan.

Teknologia aplikatuetan eta bere aplikazioa enpresan 25 urteko esperientzia baino gehiago izanik, TEKNIKER-IK4k lortua du espezializazio maila handia lau alor handitan (Zehaztasun Ingeniaritzan eta Mekatronikan, Gainazalen Ingeniaritzan, Produkzio eta Automatizazio Ingeniaritzan eta Fabrikazio Teknologietan). Horri esker, jar dezake abangoardiako teknologia edozein lan egiteko prest. 2009an, Eibarko teknologia zentroak XX miloi euroko balio zuten garapenak egin zituen.

Apdo. 44 · Otaola 20 · 20600 Eibar · Gipuzkoa · Spain  Tel: 943.20.67.44 · Fax: 943.20.27.57