2009-12-21
Enpresek teknologia zentroa zenbait teknologia proiektu garatzeko kontratatu dute, Espainiako Gobernuak eta Jaurlaritzak bideratutako ikerketa proiektu nagusien esparruan.
Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatuak dira guztiak.
Eibarko zentroa proiektu bakoitzaren buru den enpresak kontratatua izan da eta horrek bere lider egoera indartzen du, espezializazio arloetan, eta, era berean, sendotzen teknologia garapen aurreratuak egiteko bidea.
Hain zuzen, TEKNIKER-IK4k, enpresek kontratatutako zentro gisa, parte hartzen du CENIT (Consorcios Estratégicos Nacionales en Investigación Técnica) Programako azken deialdiko lau proiektutan, 3 milioi euroko garapenak izanik, eta Etorgai programako azken deialdiko beste lautan, Eusko Jaurlaritzak industria arloko ikerketak eta izaera estrategikoko esperimentuzko garapenak bultzatu nahian martxan jarri duena. Honakoan, enpresek kontratatutakoa 2,5 milioi euro baino gehiagoko garapenak dira. Bi deialdiak abendu honetan gauzatu dira.
CENIT-i dagokionez,TEKNIKER-IK4k agerian utzi du energia berriztagarrietan eta teknologia berriztagarri lerroan duen espezializazioa, bere parte hartzea, izan ere, azpimarragarria da arlo horiei lotutako proiektuetan. Horrela, bada, Iberdrolak koordinatzen duen Ocean Líder proiektuan parte hartzen du; Unisolar buru den ATON-en, ikertzeko eta garatzeko xafla meheko zelula fotoboltaikoetan oinarritutako energia sortzeko teknika berriak ikertzeko eta garatzeko helburuz; Boeing buru den Sintonia proiektuan, tripulatutakoak ez diren sistemak garatzeko, ingurunean eraginik ez izateko moduan; eta Fasis-en, bere helburua baita fabrika seguru eta osasungarria eraikitzea. Nestel-ek koordinatzen du.
Etorgai-ei dagokienez, TEKNIKER-IK4k parte hartzen du Ibermáticak gidatzen duen OSI+ proiektuetan, gailuak, zerbitzuak eta aplikazioak garatzeko, ospitale adimentsu eta zabaldurako; ITPk koordinatzen duen Euskestur-en, turbinen egitura erradialen generazio berria sortzeko; Hiperion-en, Soraluze buru den makina-erremintaren ekipamendu puntakoena garatzen baitu; Ikusik koordinatzen duen Iñude-n, instalazio eta azpiegitura kritikoetan, segurtasun, mantentze eta emergentzien kudeaketarako plataforma integrala ahalbideratzeko helburuz.
TEKNIKER-IK4ren I+G programa nagusi bietan parte hartze aktiboak, bai Espainian bai Euskadin, Eibarko teknologia zentroa bazkide estrategiko gisa lerrokatu du. Saileko enpresarik nagusienek kontuan hartzen baitute, bere I+D proiektuak kontratatzeko orduan.
25 urte baino gehiagoko eskarmentuarekin, teknologia aplikatu eta bere transferentzia enpresara arloan, TEKNIKER-IK4k lortua du dagoeneko espezializazio maila handia lau arlo handitan (Zehaztasun Ingeniaritzan eta Mekatronikan, Gainazalen Ingeniaritzan ea Automatizazio eta Fabrikazio Ingeniaritzan) eta horrek ziurtatzen du edozein lan egiteko jar dezakeela abangoardiako teknologia. 2008an, Eibarko teknologia zentroak gutxi gorabehera 19 milioi euroko balio zuten garapenak lortu zituen.