Edukira joan

Albisteak

Albisteak

  • 2009-11-11
  • TEKNIKER-IK4k biolubrifikatzaile berriak garatzen ditu petrolioaren deribatuen bidez

2009-11-11

TEKNIKER-IK4k biolubrifikatzaile berriak garatzen ditu petrolioaren deribatuen bidez

Eibarko teknologia zentroak, ingurumenarekiko errespetuzkoak diren olio biodegradagarrien gama berriaren formulazioari dagokionez eta landare-olioetatik abiaturik, lidergoa dauka, BIOVESIN proiektuaren esparruan

Compartir:

Laboratorio TEKNIKER

 

  • Eibarko teknologia zentroak, ingurumenarekiko errespetuzkoak diren olio biodegradagarrien gama berriaren formulazioari dagokionez eta landare-olioetatik abiaturik, lidergoa dauka, BIOVESIN proiektuaren esparruan.
  • Espainian urtero tona erdi lubrifikatzaile kontsumitzen dira. Beraiek dira uretako kutsaduraren %40a eragiten dutenak.
  • Koipearen Institutuaren koordinazioaren pean (GGBLS-CSIC), 14 bazkidek hartzen dute parte. Horien artean aipagarrienak dira Gamesa, Indra Sistemas, Abamotor Energia, Agria Hispania, Verkol, Limagrain Ibérica eta Coreysa.

 TEKNIKER-IK4k lidergoa dauka, olio biodegradagarrien generazio berrien formulazioa eta saiakuntza arloetan. Horiek berek gaur egungoen prestakuntzak erraz gaindituko dituzte, halako moldez non petrolio-deribatuekin lehiatu baitaitezke, aplikazio industrialetan. Europan, egun, erabiltzen diren lubrifikatzaileen %95 ez da biodegradagarria. Espainian, urtero, tona erdia kontsumatzen da; ur-kutsaduraren %40an eragina dute, gainera. Horrek ematen digu ideia ingurumenaren lagun izan daitezkeen lubrifikatzaileen gama baten garapenak eramangarritasunari egin diezaiokeen mesedeaz.

Eibarko teknologia zentroak, teknologia eramangarriaren arloan ikerketa-lerro bat garatzen ari baita, BIOVESIN esparruan lan egiten du, erronka hori gainditu nahian. BIOVESIN, esan dezagun, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu bat da, eta xedetzat dauka ingurumenarekiko errespetuzkoak izan daitezkeen lubrifikatzaileen gama berri baten garapena, azken generazioko landare-olioetatik eta gehigarri batzuetatik abiaturik. Proiektuaren barruan onartzen da azido oleiko proportzio handia duten landare-olioen erabilera, bai ekilore bai errizino-olioak.

Produktu berri hauek aplikazio zuzena dute industria-sail askotan eta Europar Euroetiketaren araberako (Europan Ecolabel) biodegradagarritasuna eta toxikotasun ezaren irizpideak oinarritzat harturik diseinatzen dira. Euroetiketak produktu baten ingurumenarekiko ondorioak ebaluatzen ditu, bere bizialdian zehar. BIOVESIN proiektuak bultzatutako biolubrifikatzaileen gama berri hau aurrerabidean jartzeak abantaila asko dakartza. Horien artean aipa daitezke, besteak beste, espainiar industriaren barruko berezko produkzioaren teknologiaren sorrera, patenteez babestuta; produkzio-kostuen urritzea edo biolubrifikatzaile berri hauek bai klima beroan bai klima hotzean ongi funtzionatzeko teknologia baten garapena.

Koipearen Institutuak (GGBLS-CSIC) koordinatutako proiektuak 6 miloi euro baino gehiagoko aurrekontua dauka eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak finantzatzen du, Proiektu Berezi eta Estrategikoen azpi-programaren barruan, FEDER europar funtsen laguntzaz. Tekniker-IK4 eta GGBL-CSIC-ekin batera, 14 bazkidek parte hartzen dute BIOVESIN proiektuan, tartean eta bereziki Nekazaritza Eusgarriaren Institutuak (IAS_CSIC), Santiagoko, Huelvako, Sevillako eta Almeriako Unibertsitateek, edo Gamesa, Indra Sistemas, Abamotor Energía, Agria Hispania, Limagrain Ibérica eta Coreysa bezalako enpresek.

Proiektua 2006an ibiltzen hasi zen eta datorren urtean amaituko da, biolubrifikatzaile guztiak garatutakoan, aplikazio ezberdinetarako, eta ebaluaketa froga guztiak amaitutakoan. Dagoeneko lortuak dira aurrerapen batzuk, esaterako, aerosorgailuetatarako biolubrifikatzaile berezi bat, haize-energiaren izate berdea indartzen duena.


TEKNIKER-IK4, teknologia eramangarria

BIOVESIN TEKNIKER-IK4ren lan-lerroan sartzen da ekologiaren eta ingurumen eramangarritasunaren arloetan. Horien bidez egiten ditu garapen ekologikoak espezializazio arlo ezberdinetan. Horren kariaz aplika diezaioke teknologia eramangarria sail askori, esaterako: energia, automozio, industria produkzio edo-eta garraioari.

Gaur egun aurrera daramatzan garapenen artean bada jarduera-lerro bat, aipatutako aplikazio guztietan eragin zuzena eta horizontalekoa duena. Garapen horien artean azpimarra daitezke honako hauek: isurkin ekologikoen formulazioa; osagarri toxikoen ezabaketa formulazioetan; hondakinen erabilera (glizerinarena esaterako) konposatu berriak sortzeko lehengai gisa; gero eta gutxiago kutsa dezaketen motore berrien diseinuarekin lotutako proiektuak; osagarri toxikoen ezabaketa estalduretan; zenbait produkturen bizialdiak ingurumenean izan dezakeen eragina urritzea; eta ekodiseinua, makina-erremintaren arloan edo eramangarritasuna ur-gestioan.

Lubrifikatzaile biodegradagarriei dagokienez, Tekniker-IK4ren ibilbidea 1995ean hasi zen, ekilore-olioa oinarri zuen lubrifikatzaile baten garapenarekin, osagarri hidrauliko eta hondeamakinen engranajeetan aplikatzeko: SUNOIL Europar Proiektuaren esparruan diseinatua bera. Ordutik hona, eta BIOVESINeko partaidetzara iritsi arte, Eibarko teknologia zentroak arlo horri lotutako zenbait proiektutan parte hartu du, hala BIOGREASEen nola LUVEn. Horrela, modu erabakigarriz Europar Euoroetiketaren irizpideak finkatzen lagundu du.


25 urte baino gehiago izanik, teknologia aplikatutako ikerketan eta bera enpresari transferitzeko ekimenean, TEKNIKER-IK4k lortua du espezializazio maila handia lau arlo handitan (Mekatronika eta Zehaztasun Ingeniaritzan, Lur-azalen Ingeniaritzan, Produkzio eta Automatizazio Ingeniaritzan eta Fabrikazio Teknologietan). Horri esker, jar dezake bere abangoardiako teknologia edozein lanen zerbitzura. 2008an, Eibarko teknologia zentroak 19 milioi eurotako garapenak ekarri zituen.

Iñaki Goenaga kalea, 5 · 20600 Eibar · Gipuzkoa · Spain  Tel: 943.20.67.44 / 943.25.69.00 · Fax: 943.20.27.57