Edukira joan

Albisteak

Albisteak

  • 2009-10-05
  • Rolls-Royce, Renault eta EADS-rekin batera, Tekniker-IK4-k automoziorako eta aeronautikarako material berriak sortzen dituen europar proiektu bat zuze

2009-10-05

Rolls-Royce, Renault eta EADS-rekin batera, Tekniker-IK4-k automoziorako eta aeronautikarako material berriak sortzen dituen europar proiektu bat zuze

19 milioi euroko aurrekontuarekin eta 31 enpresaren partehartzearekin, kutsadura eta mantentze lanak murriztuko dituzten lubrikatzaile eta estaldurak bilatzen ari da Foremost.

Compartir:

detalle imagen automoción

TEKNIKER-IK4 , Foremost europar proiektua zuzentzen ari da; gaur egun Europan, material berrien elaborazioan egiten ari den apustu finkoena da,
propietate mekaniko altuak eta higatzearen aurkako erresistentzia bateratzen dituztenak, izan ere, beti izan da industriaren eskari nagusienetakoa. Rolls-Royce, Renault eta EADS bezalako enpresez gainera, 13 nazio ezberdinetako 31 erakundek osatzen dute proiektua eta aeronautika, automozia eta makina-erreminta arloetan aplikazio garrantzitsuak lortzea aurreikusten da.

Foremost, Europar Batasunaren VI Esparru Programan integraturik dago eta lau urte eta erdian estimaturiko epean, fullereno inorganikozko nanopartikulak (molekula bateko partikula mikroskopikoak; kapa gogorretan eta bata bestearen gainean antolatuak), estaldura polimerikoak, pinturak, koipeak eta olioak integratuko dituzten lubrikatzaile eta estaldurak elaboratzea dauka helburutzat; marruskadura gutxitzeko eta aldi berean osagai mekanikoen erresistentzia areagotzeko.

Honek guztiak, aeroespaziala, automozioa, energiaren generazioa eta fabrikazio industriala bezalako arlo ezberdinetan erabiltzen diren elementu mekanikoetan kutsadura eta mantentze lanak gutxitu eta funtzionamendu aldia luzatuko du.

Tekniker-IK4-k proiektuan duen koordinatzaile lanaz gainera, EADS, Goodrich, Renault eta Rolls Royce bezalako enpresek presentzia berezia daukate,  material berriak ebaluatzen baitituzte, froga ezberdinen bitartez eta piezak haien produktuetan erabiltzen. Hauetaz gainera, NanoMaterials israeldarra, IonBond anglo-suitzarra, Fusch alemaniarra eta Spolchemie txekiarra bezalako beste enpresa batzuek parte hartzen dute eta haiek dira fullerenoak lubrikatzaileetan, koipeetan, pintura polimerikoetan eta erretxinetan integratzeaz arduratzen direnak.

Tekniker-IK4-rekin batera, materialen zientzian eta gainazalen fisikan ospe handiko diren beste 14 unibertsitate eta teknologia zentrok parte hartzen dute, sintesi eta integrazio aktibitate hauetan. Gainera, Tekniker IK4-k, beste 7 teknologi zentro eta unibertsitate espezializaturekin batera, material berrien marruskadura, higadura eta lubrikazioa ikertzen ditu, haien aplikazio praktikoaren mugak finkatzeko.

Tekniker-IK4-k parte hartzen duen bost proiektu europar handietako bat da Foremost, eta Europar Batasuneko Ikerketa Zientifiko eta Teknologikoko Esparru Programan protagonismo handia lortu du. Europa mailan zientzian eta teknologian erreferentziazko entitate bat bihurtu da.

Tekniker-IK4-ek teknologia aplikatuaren inbestigazioan eta bere transferentzian 25 urteko esperientzia dauka eta lau sektore ezberdinetan espezializazio maila oso altua lortu du (Mekatronika eta Zehaztasun Ingeniaritza, Gainazal Ingeniaritza, Automatizazio eta Produkzio Ingeniaritza eta Fabrikazio Teknologiak). Horrek guztiak puntako teknologia edozein eginbeharren zerbitzura jartzea ahalbidetzen du. Eibarko teknologia zentroak 19 milioietan baloratutako aurrerapenak lortu zituen 2008an.

 

Apdo. 44 · Otaola 20 · 20600 Eibar · Gipuzkoa · Spain  Tel: 943.20.67.44 · Fax: 943.20.27.57