Edukira joan

Albisteak

Albisteak

  • 2009-09-15
  • PVD, gainazalak estaltzeko teknika seguru eta ekologikoa ETE-entzat

2009-09-15

PVD, gainazalak estaltzeko teknika seguru eta ekologikoa ETE-entzat

Tekniker IK-4k Flexicoat darama aurrera: EB-k finantzatutako proiektua. Teknologia horren erabilera zabaldu eta, era berean, Europako ETE-en beharrei egokitu nahi die

Compartir:

Recubrimiento

PVD-ek (Lurrin Faseko Deposizioak) orain arte erabilitako gainazalen dekoraziozko trataerak eta marruskadura txikikoak ordezkatu nahi ditu, hala nikelatua nola galbanizatua.

Tekniker-IK4 Flexicoat Proiektuaren koordinazioa aurrera eramateko teknologia zentroa da. Ekimen horren xedea Europako ETE-en artean dekorazioko gainazalen estaldurako teknika berria zabaltzea da -helduleku, sagar, txorrotak- marruskadura txikikoa -azkoin, torloju, barauts, tresnak- eta bestelako trataera konbentzionalagoen aldean are seguruagoa eta ekologikoa izango dena, baina hura bezain eraginkorra, higadura eta korrosio bezalako fenomenoen aurrean.

PVD (Physical Vapour Deposition, Lurrin Faseko Deposizioa) huts handian piezak estaltzeko aplikaziorako teknologia aurreratu eta sofistikatua da. Gainazalen trataera ohikoen aldean -anodizatua, nikelatua edo galbanizatua- abantaila asko ditu, eta, horregatik, haiek ordezkatzera etorria da. Arintasunarekin batera, PVD teknikak hobekuntza erlatiboak dakartza, ingurumenari dagokionez -ez du hondakin likidorik sortzen eta materialen erabilera aparta egiten du, beraz ingurumena errespetatzen duen teknika da-, baita segurtasunari dagokionez ere -ez du produktu kimiko arriskutsurik erabiltzen-, baita malgutasunari dagokionez ere -pieza klase asko erabil ditzake, estaldura ezberdinekin-.

Flexicoaten helburu nagusia PVD teknologia zabaltzea da, Europa osoan gainazalen trataeraren ingeniaritzan aritzen diren 18.000 ETE-en artean. Gaur egun, badira PVD bidezko serieko estaldura-instalazioak konpainia handietan lan egiten dutenak, baina, orain arte, ez zen enpresa txiki eta ertainentzako errentagarrizko eredua, malgutasun eta prezio arazoak medio. Horregatik, Flexicoatek PVD estaldura prozesua martxan jarri nahi du, ETE-en beharrei egokituta, kostu txikiko teknologiaz baliatuz eta pieza klase askoren eremuetan erabiltzeko modukoa.

Flexicoat ekimena da. Bertara, partzuergo gisa, 10 europar erakunde bildu dira -hiru teknologia zentro, hiru ETE eta lau erakunde-. Guztiak Tekniker IK-4k koordinatzen ditu. Proiektuaren aurrekontu osoa 2.128.844 euro dira eta horietatik 1.382.270 euro Europako Batasunak finantzatzen ditu, VI. Esparru Programaren bidez, eta gainerako 746.574 euro proiektuan sartu diren enpresa eta erakundeek ekarri dituzte. Zehatz esateko, Tekniker IK-4k ekimenari egiten dion ekarpen ekonomikoa 541.227 euro dira.

 25 urte baino gehiagoko esperientzia izanik bai teknologia aplikatuan bai bera enpresetara eramateko ahaleginean, berezitasun maila handia lortu du lau lan arlo handietan (Mekatronika eta Zehaztasun Ingeniaritzan, Gainazalen Ingeniaritzan, Produkzio eta Automatizazio Ingeniaritzan eta Fabrikazio Teknologietan). Horri esker, abangoardiako teknologia jar dezake berak edozein lan egiteko. 2008an Eibarko teknologia zentroak gutxi gorabehera 19 miloi eurotako garapenak bideratu zituen.

Apdo. 44 · Otaola 20 · 20600 Eibar · Gipuzkoa · Spain  Tel: 943.20.67.44 · Fax: 943.20.27.57