Edukira joan

Albisteak

Albisteak

  • 2009-06-03
  • COMADEM

2009-06-03

COMADEM

Azken lehiakortasun-estrategiak Donostian ikusiko dira

Compartir:


TEKNIKER-IK4k Miramar Jauregian, ekainaren 9 eta 11n, Garapen Ingeniaritzaren Monitorizazio eta  Kudeaketari buruzko 22. Nazioarteko Hitzaldia, alegia COMADEM 2009 antolatuko du

Mundu guztiko arituek aztertuko dute nola lortu ahalik eta enpresa-etekinik handiena, tresna eta teknikarik berrienetatik, ingeniaritza, industria edo ikerketa bezalako arloetan

Biltzarrak giza faktorearen garrantzia, informazio eta komunikazio teknologia berrien sarrera edo sentsoreen monitorizazioa bezalako gaiak aztertuko ditu

Donostian, ekainaren 9 eta 11n, Garapen Ingeniaritzaren Monitorizazio eta Kudeaketari buruzko 22. Nazioarteko Hitzaldia, alegia COMADEM 2009, antolatuko da. Topaketa horren bidez, Gipuzkoako hiriburuko Miramar Jauregian industria lehiakortasuna handitzeko azken estrategiak, disziplina anitzeko teknikak eta nazioarteko joerak ezagutaraziko dira.

TEKNIKER-IK4 Eibarko teknologia zentroak antolaturik, COMADEM 2009 nazioarteko biltzarra da. Bertan eztabaidatzen da nola lortu ahalik eta industria etekinik handiena, tresna eta teknikarik berrienetatik, ingeniaritza, industria eta ikerketa bezalako arloetan. Biltzarraren programaren barruan tailerrak, jardunaldi eta hitzaldiak sarturik daude. Horietan, arituak diren hizlariek, industria arlokoak batzuk, unibertsitate ingurukoak besteak, biltzarrera azalduko diren 100 lan aurkeztuko dituzte eta haiei buruz eztabaidatuko dute.

Gainera, biltzarraren kongresuak, era berean, erakusketarako gune bat prestatu du. Bertan ikusi ahal izango da ebaluaketarako sentsore, tresna eta software multzo bat, baita azken belaunaldiko tresna eta zerbitzuak ere. Ingeniaritza, industria, laborategi, ikerketa institutu edo unibertsitatearen arloan errendimendurik handiena lortzeko erabiliko dira.

Gaur egun, ekonomia arloan zabalduta dagoen zalantza giroan, enpresaren arrakasta lortzeko beharrezkoak dira estrategia zehatzak hedatzea, talde kualifikatuaren eskutik eta teknologiarik egokienak bultzatuz. Horrelako iritziak zabaltze aldera, nazioarteko aritu multzo batek COMADEM 2009an, eta TEKNIKER-IK4ren eskutik, tresna praktiko jakin batzuk aztertuko ditu. Horien bidez, nabarmen daitezke mantentze lan aurreratu batek ekar ditzakeen etekin garrantzizkoak, enpresa bat bereiz dadin berarekin lehian dabiltzan enpresetatik, bai baliabideen eramangarritasunari dagokionez bai negozioaren beraren bideragarritasunari dagokionez ere.

COMADEM 2009an aztertuko diren eduki askoren artean, aipagarria da, besteak beste, operazioaren eta mantentzearen optimizaziorako estrategia egokiena zein den erabakiko duena. Bertan fidagarritasuna, giza faktorearen garrantzia, informazio eta komunikazio teknologien berrikuntza, sentsoreen gailuen miniaturizazioa bezalako kontzeptuak aztertuko dira. Horietako alderdi asko TEKNIKER-IK4k mantentze eta fidagarritasun arloan daraman ikerketa ahaleginaren ondorio dira. Aipagarriak dira, esaterako, SENSOIL proiektua (espektroskopia ikusgarrian oinarritutako ikus sentsorea, erabiltzen den lubrifikatzailearen degradazioaren egoera orokorra zehazteko), PROLIMA proiektua (diseinu eta operazio eramangarrien erabakiaren euskarri tresna berria, produktuaren bizi-ziklo osoko ekonomia, ingurumen eta gizarte alderdien arteko orekaren ikuspuntutik), edo TATEM proiektua (diagnosia, pronostiko eta mantentzea, aeronautika prozesuei bideratuak).

Teknologia aplikatuan eta bera enpresari eramateko prozesuan hogeita bost urte baino gehiagoko esperientziarekin, bereizketa maila handia lortua du lau arlo handietan (Zehaztasun Ingeniaritza eta Mekatronika arloan, Azalen Ingeniaritza arloan, Produkzio eta Automatizazio Ingeniaritza arloan eta Fabrikazio Teknologiarenean). Horrek errazten du bere abangoardiako teknologia edozein lan lortzeko jarri ahal izateko lana. 2008an, Eibarko teknologia zentroak 19 miloi euroko garapenak gauzatu zituen.

 

Apdo. 44 · Otaola 20 · 20600 Eibar · Gipuzkoa · Spain  Tel: 943.20.67.44 · Fax: 943.20.27.57