2009-04-21
Hitzarmen horren xedea proiektu bateratuei ekitea da, produktuen I+G garapenaz haratago joateko, alegia elkarrekin garatzen ari diren lanarekin are estuago jarraitzea.
Horrela bada, bi erakundeek produktu berrien ikerketa garatu eta bultzatuko dute, Trazabilitate eta Kalitate arloetan, Laborategien gestioaren arloan, Automatizazioaren arloan, edo enpresen arteko Integrazioaren arloan (Supply Chain Management delako eta antzekoetan); eta, horrekin batera, gestioen irtenbideen bertikalizazioa bultzatuko dute, bai ekipamendu ondasun-egileei bai ezinduak enplegatzen dituzten enpresei egokiturik.