2009-01-06
Tekniker-IK4k munduko barometrorik zehatzena diseinatu eta garatu du Espainiako Metrologia Zentrorako, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioko erakunderako hain zuzen. Haren ardurapean dago neurketa-neurri legalak zehaztea eta neurketa-tresna guztiak kontrolatzea. Ekipamenduari esker, Espainiak presioak neurtzeko patroi oinarrizkoa izango du (lehen erreferentzia), eta horrek mundu mailako erreferentzia bilakatuko du, Estatu Batuak, Japonia eta Hego Korea baino aurreratuago, arlo horretan orain artean bederen herrialderik aurreratuenak izan baitira.
Barometroa azken hamar urteetan garatu da eta M1€ baino gehiagoko kostua izan du. Eibarko teknologia zentroko zuzendariek eman zioten bera EMZko ordezkariei Madrileko Tres Cantoseko instalazioetan, joan den otsailaren 5ean, eta berehala hasiko da lanean. Horrela, beraz, azken erreferentzia bilakatuko da, Espainian egiten diren neurketa guztien baliagarritasuna bermatzeko eta beste lurraldeetan egiten direnen aldean bateragarriak direla ziurtatzeko orduan. Hortxe baitago, puntu horretan hain zuzen, merkataritza-harremanen eta emaitza zientifiko-teknologikoen errekonozimendu internazionala lortzeko oinarrizko arazoa .
Tekniker-IK4ren garapen horrek pascal bateko ziurgabetasuna dauka, presio absolutuaren neurketari dagokionean, zeina arra bete airearen presioa baita gutxi gorabehera 1,3 lur atmosferaren inguruan, alegia, 2.600 km altu den osotasunean. Zehaztasun eskerga hau, mundu mailan orain artean lortutako handiena da, hain zuzen, eta horri esker Espainia erreferente bilakatuko da, presioen neurketari dagokionean (patroi oinarrizkoan hain zuzen). Horrela bada ez da beste ezein herrialdetako ekipamendurik erabiliko.
EMZko barometro berria azken erreferentea izango da, hainbat alor eta aplikaziotan erabiltzen diren neurgailuen presio-neurriak kontrastatzeko, hala meteorologia, hegazkinen altimetro eta ibilgailuen pneumatikoen presioa nola etxeko gas bonbonenak. Aplikazioak ere oso garrantzitsuak dira industria arloan, huts-prozesuetan batez ere.
Ekipamendu berri honi esker, gainera, Espainiak indartu egingo du bere ikerkuntzaren aldeko apustua, Europako Batasunak lehenetsitako arloetan. Horiek, hain zuzen, honako hauek dira: energia, osasuna, ingurumena, segurtasuna eta giza ongizatea, batetik, arlo estrategikoak, bestetik, energia berrigarriak, ura eta elikadura-industriarako teknologia berriak.
Merkuriozko eta laserrezko zutabeak.
Bestelako lehen mailako laborategiek, Estatu Batuetakoek esaterako, ultrasoinuen bidez neurtzen dute presioa. Horiek ez bezala, Tekniker-IK4ren garapena elkarrekin loturik dauden bi merkuriozko zutabeetan oinarritzen da. Bi flotagailu ezarri dira gainean, eta horietan laser sorta baten islagailuak jarri, zeinak interferometria bidez zehazten baitu merkurioaren posizioa. Teknika horren bidez, zenbait hargailutatik hartutako argia konbinatzen da bereizmen handiagoko irudia lortzeko.
Neurketa prozesu guztiaren giltza merkurioaren dentsitatean dago. Dentsitatea, berriz, tenperaturaren, presioaren eta lur-grabitatearen araberakoa da. Hiru aldagai horietatik, ziurgabetasun iturri nagusia tenperatura da. Tenperatura horrek, hain zuzen, gaur egun izan daitekeen zehaztasun handieneko kontrola eta neurketa jasan baititu, graduko milagarrenaren araberakoa.
20 urteko elkarkidetza
Espainiako Metrologia Zentroak Tekniker-IK4 erakundean jarritako konfiantza, barometroa garatu ahal izateko, bi erakunderen arteko bi hamarkada luzeko elkarkidetzaren ondorio da. Eibarko teknologia zentroa zehaztasun ingeniaritzan eta ekipamendu zientifikoaren horniketan bereizten hasteko abiapuntua da. Arlo horietan lortua baitu lider izatea.
Garatu den tresna hori egin aurretik, Tekniker-IK4k emanak zizkion EMZari kala handi patroiko konparadore interferometrikoa, bi mahai konparadore angeluarrak eta bestelako ekipo txikiagoak. Baina, zalantzarik gabe, presioen patroi oinarrizko berria diseinatzea eta sortzea izan da Tekniker-IK4ren gaitasun teknologikoak aurre egin behar izan dion erronkarik nagusiena.
25 urte baino gehiagoko esperientzia dugu teknologia aplikatuan. Urte horietan guztietan euskal industriaren ehunari transferentzia teknologikoa ematen jardun dugu. Horregatik Eibarko zentroak berezitasun maila handia lortua du lau arlotan. Honako hauek dira: Mekatronika eta Zehaztasun Ingeniaritza, Gainazalen Ingeniaritza, Produkzio eta Automatizazio Ingeniaritza, eta Fabrikazio Teknologiak. Horregatik, bere abangoardiako teknologia edozein lan egiteko prest dauka. 2008an, 19 miloi euroko balioa izan zuten lanak garatu zituen.