Edukira joan

Albisteak

Albisteak

  • 2008-11-17
  • Tekniker-IK4k eta Ideko-IK4k berrikuntzari buruzko jardunaldiak eman dituzte Brasilen

2008-11-17

Tekniker-IK4k eta Ideko-IK4k berrikuntzari buruzko jardunaldiak eman dituzte Brasilen

"Produktu eta prozesu industrialetan berrikuntza eta transferentzia teknologikoa" izan zen Tekniker-IK4k eta Ideko-IK4k azaroaren 25ean eta 26an Brasileko Joinville gune industrialean eman zituzten jardunaldien izenburua, Brasilmatics enpresak egindako gonbidapenari erantzuna emanez.

Compartir:

Jardunaldietan fabrikazio, forja eta mekanizazio sektoreko enpresa handiek parte hartu zuten, besteak beste, Tupy, Embraco, Schultz, Wetzel eta Sociesc Hezkuntza erakundeak. Jardunaldiak Serviçio Nacional de Aprendizagem Industrial-eko (SENAI) auditorioan izan ziren eta industria errealitate indartsu bat eta Europako Zentro Teknologikoek erantsi ditzaketen berrikuntza teknologikoetara zabalik dagoen industria errealitate bat ezagutzeko aukera egokia izan zen.

Jardunaldiak iraun zuten bi egunetan, Ideko-IK4k eta Tekniker-IK4k burututako proposamen teknologikoak berrikusteko aukera izan zen, gai hauei buruz:

  •  Teknologiaren zaintza
  • Produktuen bizitza zikloa
  • Neurketak egiteko irtenbideak
  • Bibrazioen detekzioa eta ezabaketa
  • Fabrikazio prozesuen joerak
  • Produkzioaren antolaketa
  • Fabrikazio prozesuen hobekuntzak
  • Mekanizazio prozesuen prestazioen hazkundea
  • Prozesuen monitorizazioa (burdinurtu mekanizazioaren aplikazio praktikoa Brasilmatics-en eskutik)
  • Produkzio lantokien monitorizazioa

Jardunaldien ondoren,  parte hartu zuten enpresa nabarmenenetan zenbait bisita egin ziren, aurkeztutako zenbait teknologien aplikazioetan eta fabrikazio prozesuen hobekuntzetan interesa erakutsi zutelarik.

Jornadas Productos y Procesos Industriales - Usinagem-Brasil

 

 

Apdo. 44 · Otaola 20 · 20600 Eibar · Gipuzkoa · Spain  Tel: 943.20.67.44 · Fax: 943.20.27.57