Edukira joan

Albisteak

Albisteak

  • 2008-11-10
  • Abengoa Solar-ek TEKNIKER-IK4ri eman dio subkontrataziorik handiena bere CENIT:ConSOLI+Da proiektuan

2008-11-10

Abengoa Solar-ek TEKNIKER-IK4ri eman dio subkontrataziorik handiena bere CENIT:ConSOLI+Da proiektuan

Multinazionalak 2M€ esleitu dizkio Tekniker-IK4ri garapen teknologikoetarako 24M€ko aurrekontu totala duen CENIT ConSOLI+Da proiektuan.

Compartir:

Teknologia termosolarretan Espainiako lidergoa kontsolidatzea ahalbidetuko duen I+G azpiegitura garrantzitsua sortuko du.

2008ko azaroaren 7a - Energia berriztagarrien sektoreko Abengoa multinazionalak Tekniker-IK4ri eman dio eguzki energiako bere proiektu nagusiaren I+G-ko partidarik handiena. Zentro eibartarrak 2M€ko balioa duten garapen teknologikoak burutuko ditu ConSOLI+Da CENIT proiektuaren markoan, eta hauek kontzentrazio altuko eguzki teknologia termikoetan Espainiako lidergoa finkatzea ahalbidetuko du. Proiektuak 24M€ko aurrekontua du, eta 30 entitate inguruk parte hartzen dute.
ConSoli+da ikerkuntza estrategikoko proiektu handienak finantzatzeko Espainiar programa nagusia da (CENIT, Ikerkuntza Teknikoan Estrategi Partzuergo Nazionala), lau urtetan garatuko da eta Europar Batasunak CO2aren emisioa 2020rako %20ean murrizteko jarritako helburua betetzen lagunduko du.

Garrantzi ekonomiko eta teknologiko handiko proiektu honetan Tekniker-IK4 dish-stirling sistemak garatzeaz arduratuko da, motor batean eguzkiaren argia kontzentratzeko erabiltzen diren ispilu handiak. Tekniker-IK4k garatuko duen "eguzki motor" hau izango da argia elektrizitate bihurtzearen arduradun; beste era batera esanda, eguzki erradiazioa energia erabilgarri bihurtuko du.

Konkretuago esanda, Tekniker-IK4ren ikerkuntza kolektore zilindro-parabolikoen osagaietan, Dish-Stirling sistementzako kanpo erretze motoreetan, planta termosolareen kontrolerako haririk gabeko komunikazio sistemetan, kontzentrazio altuko geometriaren ziurtapenean, fluido kaloportadoreetan eta sistema eta osagaien fabrikaziorako prozesuen industrializazioan zentratuko da.

Proiektuak kontzentrazio altuko eguzki teknologia termiko desberdinak hobetzea, instalakuntzen integrazioan aurrera joatea eta aplikazio berriak garatzea ditu helburu, eta Espainiar industria teknologia hauetan mundu mailan lider izatea ahalbidetuko du.
ConSOLI+Dak Espainian ikerkuntza eta garapenerako diziplina anizdun sare bat sortzen lagunduko du, eraginkortasunaren garapenerako eta kosteen murrizpenerako aurrerakuntza teknologikoak ezinbestekoak dituen arlo honetan.

Tekniker-IK4k mekatronika eta material eta prozesu teknologiak dituzten soluzio integratuak eskaintzeko duen gaitasuna dela medio, energia berriztagarrien sektorean zentro teknologiko erreferentea da.

Teknologia aurreratuetan espezialista

Tekniker-IK4ren espezializazioak zentro teknologikoa energia sortu eta biltzearekin erlazionatutako proiektuetara hurbildu du. Energia sortzeari dagokionez, aktibitatea eguzki energi termikoan zentratu da, tenperatura altu eta eolikoetan batez ere.
Eguzki energia termikoko beste garapen batzuk gainazaleen erabilgarritasunean zentratzen dira (kaptadoreak, erreflektanteak, transparenteak...) eta estaldurarako makinetan.
Era honetako instalakuntzen eraginkortasuna eguzki energiaren harrapaketa maximizatzeko kolektoreen gaitasunarekin eta garraioko galerak minimizatzearekin zuzenki erlazionatuta dago, eta beraz gainazalen karakterizazioa, estaldurak eta huts altua bezalako teknologiak ezinbestekoak dira erronka berri hauetan emaitzak lortzeko. Tekniker-IK4 espezialista da teknologia hauetan.

Garapen hauek gero eta teilatu gehiagotan ikus daitezkeen eguzki kolektore termikoetan gehituko dira, eta baita penintsulako hegoaldean, Afrika iparraldean, Arabiako basamortuetan eta Estatu Batuetako basamortuetan eraikitzen ari diren planta termo solareetako kontzentrazio kolektore sofistikatuetan ere.
Tekniker-IK4 energiaren biltegiratzean ere lan egiten du (termikoa, hidrogenoa...), dentsitate altuko biltegiratzen zinetikoan (mugimendutik sortutako energia) estatu mailako lidergoa duelarik.
Energia eolikoaren arloan burutako lanak elementu kritikoen lubrikazioaren eta biolubrikanteen analisian, diseinu eta simulazio mekatronikoan, ekipoen monitorizazioan eta instrumentazioan, bizitza ziklo osoan eta instalakuntzen mantenu aurreratuan zentratu dira. Lan honen isla da Tekniker-IK4k  "Windlider 2015" CENIT proiektuan daukan parte-hartzea, potentzia handiko aerogeneratzaileen simulazio eta balidazio sistementzeko teknologiak eskaintzen dituen. Gainera, REOLTEC eta EWEA bezelako energia eolikoko asoziazio garrantzitsuen parte-hartzaile aktiboa da, eta GAMESA bezalako bezero erreferenteak ditu.
Tekniker-IK4 aplikatutako teknologien ikerkuntzan eta hau euskal industrira eramaten 25 urteko esperientzia duen zentro teknologikoa da. Lau eremu handitan (Mekatronika eta Doitasun Ingeniaritza, Gainazalen Ingeniaritza, Produkzio eta Automatizazio Ingeniaritza eta Fabrikazio Teknologiak) daukan espezializazio maila altuak era guztietako eginkizunen zerbitzura bere teknologia jartzeko aukera ematen dio.

Apdo. 44 · Otaola 20 · 20600 Eibar · Gipuzkoa · Spain  Tel: 943.20.67.44 · Fax: 943.20.27.57