Edukira joan

Albisteak

Albisteak

  • 2008-10-17
  • Makina-erremintaren sektoreak Lazpiur eta TEKNIKER-IK4-ren arteko kolaborazioa saritu du

2008-10-17

Makina-erremintaren sektoreak Lazpiur eta TEKNIKER-IK4-ren arteko kolaborazioa saritu du

Saria Makina-erreminta eta Fabrikazio Teknologien XVII. kongresuan entregatu da, Lazpiur enpresa gipuzkoarrarentzat garatutako proiektu berritzaile bati esker.

Compartir:

Lazpiur enpresak "Komunikazio Berritzaileenaren Saria" jaso du egun hauetan Donostiako Kursaal jauregian ospatzen ari den Makina-erremintaren eta Fabrikazio Teknologien kongresuan, Tekniker-IK4 zentro teknologikoarekin elkarlanean garatutako lan bati esker.

Saritutako proiektu hau Tekniker-IK4-k Bergarako Lazpiur Eraikuntza Mekanikoak enpresarekin garatutako lan baten emaitza da, inprimatutako zirkuituetan osagaiak gehitzeko makina baten diseinuaren optimizazioa bultzatzeko helburuarekin. Proiektu hau zentro teknologiko eibartarraren arduradunek aurkeztu dute urriaren 15 eta 17 artean makina-erremintaren sektorea bildu duen kongresuan.

Zentro teknologiko eibartarraren eta enpresaren arteko elkarlanaren helburua bikoitza izan da: alde batetik, zikloaren denbora murriztu, hau da, gehiago ekoiztu denbora gutxiagoan, eta bestetik, fidagarritasuna hobetu, makinaren erabilgarritasuna handituz, eta piezen errefusatze tasa jaistea.

Ezarritako helburuak bete egin dira eta ondorioz, ekoizpena 2,2 aldiz hobetu da, kokatze abiadura ia 10 aldiz, eta kokatze erroreak %33an gutxitu dira; honela, ekoizpenean fidagarritasun gehiago lortu da. Era berean, hutsen edo arazoen arteko denboren bataz bestekoa handitu egin da, eta prozesuen kalitatea eta prezisioa handitzera lagundu da errefusatze tasa jaistearekin.

Tekniker-IK4-ren kontribuzio teknologikoari esker makina honen produkzioa bi makina konbentzionalen parekoa da, bi makina baino merkeagoa izanik (%20) eta erdi espazioan.

Azken finean, saritutako proiektu hau zentro teknologikoen eta Euskadiko industriaren elkarlan arrakastatsuaren adibide bat da. Zentro teknologiko eibartarrak guztira 9 txosten aurkeztu ditu makina-erreminta eta fabrikazio teknologiei buruzko XVII. edizio honetan.

Tekniker-IK4 aplikatutako teknologien ikerkuntzan eta hau euskal industriara eramaten 25 urteko esperientzia duen zentro teknologikoa da. Lau eremu handitan (Mekatronika eta Doitasun Ingeniaritza, Gainazalen Ingeniaritza, Produkzio eta Automatizazio Ingeniaritza eta Fabrikazio Teknologiak) daukan espezializazio maila altuak era guztietako eginkizunen zerbitzura bere teknologia jartzeko aukera ematen dio.

Iñaki Goenaga kalea, 5 · 20600 Eibar · Gipuzkoa · Spain  Tel: 943.20.67.44 / 943.25.69.00 · Fax: 943.20.27.57