2008-05-14
Gela hauek Eskolak enpresa proiektu zehatzetarako sortu duen zortzigarrena da; Zentroak Iberdrola, Robotiker, Befesa, Ormazabal eta Laga Solutions-ek babestutako gelak ditu, eta baita Aeronautika eta Ekodiseinuari zuzendutako gelak ere.
Bilbao, 2008 maiatzak 14.- Bilboko Ingenieritza Goi Eskola Teknikoak energia berriztagarrien ikerkuntzarako gela bat sortzeko kolaborazio akordio bat sinatu du GAMESA INNOVATION AND TECHNOLOGY, INGETEAM eta TECNALIA, TEKNIKER-IK4 eta CENER CIEMAT fundazioekin. Era honetan eskolako ikasleen ikerkuntza proiektuak bultzatuko dira hitzarmena sinatu duten entitateen begiradapean.
Energia berriztagarrien gelak, enpresei zuzendutako ikerkuntza garatzeko zortzigarrenak, izaera iraunkorra izango du. Bertan ikerkuntza zientifikoko programak eta proiektuak, kurtsoak, seminarioak eta trebakuntza jardunaldiak, irakasleen eta profesionalen arteko hartu-emanak edo doktorego tesiak eta karrera amaierako proiektuak burutuko dira. Kolaborazio honen ondorioz sortutako berrikuntzak Gamesa, Ingeteam, Tecnalia, Tekniker-IK4 eta Cener-en ondasun izango dira, proiektu bakoitzean norberak ezarritako baliabideen proportzioan. Gelan bazkide berriak gehitzea zilegi da.
Hitzarmena sinatu duten enpresek eta fundazioek prestakuntza altuko espezialisten heziketa bultzatu nahi dute, oraindik garapenean dagoen baina Euskal ekonomiaren etorkizunean garrantzi handia izango duen alor honetan. Gamesa aerogeneradoreak fabrikatu eta ustiatzeaz arduratzen da. Ingeteam-ek energia eolikoaren sorkuntzako eremuetarako, eguzki energia fotovoltaikorako, zentral hidroelektrikoetarako eta biomasarako kontrol eta erregulazio sistemak garatzen ditu. Tecnalia Azti, European Software Institute (ESI), Inasmet, Labein, Neiker, Robotiker eta Fatronik-ek osatutako korporazio teknologikoa da. Tekniker-IK4, beste arlo batzuen artean, eguzki energia eta energia eolikoen aplikazioetan berrikuntza proiektuak garatzen ditu; eta Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalak (Cener) ikerkuntza eta teknologia zerbitzuak garatzen ditu energia berriztagarrien sektorean.
Akordio hau Ingenieritza Goi Eskolak duela urte batzuk abiatutako dinamikan kokatzen da, zeinek ikerkuntza zientifiko korporatiboa eta ikasleen hezkuntza osagarria batzea bultzatzen duen. Zentro honetan, Eskolak babestutako beste zazpi gela dauzka, hezkuntza kalitatea hobetzeko saiakeraren eta Euskal industriaren beharretara gerturatzearen isla direlarik.