Edukira joan

Albisteak

Albisteak

  • 2008-01-02
  • EMAKUNDEK GIZONEZKO ETA EMAKUMEZKOEN AUKERA BERDINTASUNAREN ENTITATE LAGUNTZAILE IZENDATU DU TEKNIKER-IK4

2008-01-02

EMAKUNDEK GIZONEZKO ETA EMAKUMEZKOEN AUKERA BERDINTASUNAREN ENTITATE LAGUNTZAILE IZENDATU DU TEKNIKER-IK4

Emakundek Tekniker-IK4 gizonezko eta emakumezkoen aukera berdintasunaren entitate laguntzaile gisa aintzatetsi du

Compartir:

(Eibar, 2007ko Abendua). Emakundek Tekniker-IK4 gizonezko eta emakumezkoen aukera berdintasunaren entitate laguntzaile gisa aintzatetsi du. 2007an Emakumearen Euskal Institutuak emandako hamabi aipamenetako bat jaso du, beraz, Tekniker-IK4-k.

Bereizgarria pasa den abenduaren 20an jaso zuten Tekniker-IK4ren izenean Fabrikazio Prozesuen zuzendaria den Ana Aranzabek eta Mekatronika eta Doitasun Ingeniaritzako zuzendaria den Luis Gerardo Uriartek, Izaskun Moyua Emakundeko zuzendariaren eskutik.

Gasteizko Villa-Suso jauregian ospatu zen ekitaldi publikoan berdintasunaren konpromisoa erakutsi duten entitateak goraipatu ziren. Dagoeneko 28 entitatek jaso dute 1994. Urtean Eusko Jaurlaritzak Emakunderen ekimenez sortutako bereizgarri hau, eta horien artean enpresa publiko eta pribatuak, fundazioak, sindikatuak eta hirugarren sektoreko entitateak aurkitzen dira.
Zentru teknologiko eibartarrarekin batera 2007an bereizgarria jaso duten entitateak honakoak dira: Bic Gipuzkoa Berrilan, Elektra, ESK, Fundación Tekniker, Eusko Tren, Invesco 2000/Doble Sentido, Mirugain, Murgibe, CTI-Soft, Federación-Soft, Federación Sartu, Goiztiri eta Bilbaoko Cáritas Diocesana.

Gehitu berri diren entitate hauekin jada 28 entitatek jaso dute 1994. urtean sortu zen bereizgarri hau. Bereizgarriaren helburua gizonezko eta emakumezkoen aukera berdintasunean aurrera egiteko konpromisoa hartu duten enpresa eta entitateen lana goraipatzea da eta era berean, iniziatiba berriak sustatu lan ingurunean.
Emakumezko eta gizonezkoen aukera berdintasunaren entitate laguntzailea izatera iristeko beharrezko baldintzak honakoak dira: alde batetik, enpresako gizonezko eta emakumezkoen egoeraren diagnostiko bat burutzea, eta beste aldetik, kontratazioarekin, promozioarekin eta langileen heziketarekin erlazionatuta dauden helburu eta ekintza positiboak biltzen dituen plan bat diseinatu eta aurrera eramateko konpromisoa hartzea.

 

Iñaki Goenaga kalea, 5 · 20600 Eibar · Gipuzkoa · Spain  Tel: 943.20.67.44 / 943.25.69.00 · Fax: 943.20.27.57