Edukira joan

Albisteak

Albisteak

  • 2012-07-25
  • IK4-TEKNIKER, POLO TECNOLOGICO DE EIBARko instalazio berrirako bidean

2012-07-25

IK4-TEKNIKER, POLO TECNOLOGICO DE EIBARko instalazio berrirako bidean

Instalazio berriak 28.000 m2-ko azalera du, eta aukera emango dio erakundeari hobeto eta eraginkorrago lan egiteko eta, hala, enpresei eskaintza teknologiko eta lehiakorrik onena bermatzen jarraitzeko

Compartir:

Nuevo edificio

Neguan inauguratuko da eraikin berria, langile guztiak han instalatu ondoren

IK4-TEKNIKER euskal zentro teknologikoa POLO TECNOLÓGICO DE EIBARko instalazio berrietara aldatzen hasi da. Pixkanaka eramango dituzte langileak eta ekipamendu zientifikoa hara, udako hilabeteetan. Eraikin berriak 28.000 m2-ko azalera du, eta aukera emango dio erakundeari hobeto eta eraginkortasun handiagoz lan egiteko, enpresei eskaintza teknologiko eta lehiakor onena bermatzen jarraitzeko.

Azken urteotan IK4-TEKNIKERen jarduerak hazi egin direlako eta hainbat arlotako I+G+Ban -hala nola energia berriztagarrietan, robotikan eta doitasun-ekipamenduetan- izan duen garapena handitu egin delako erabaki da zentro teknologikoa instalazio berrietara eramatea (handiagoak eta ekipamendu hobekoak dira, izan ere).

Neguan, IK4-TEKNIKERen 260 profesionalak erabat instalatuak egongo dira eraikin berrian, beren I+G+Bko jarduerari ekiteko prest, eta orduan inauguratuko da eraikina.

Eraikin berriak aldakortasuna eta irudi xumea ditu ezaugarri, erakundearen zorroztasun-, eraginkortasun- eta arrazionaltasun-balioen isla. Sei solairu ditu, egungo eta etorkizuneko industria-eskaeraren beharrei erantzuteko laborategiz eta ekipoz hornituak. Ekipamendu berrien artean daude areto zuria, areto espezializatuak eta azpiegitura bereziak; besteak beste, bereziki energia zinetikoko sistema eraginkorrak garatzeko saiakuntza-banku gisa diseinatutako bunker bat.

Etorkizuneko POLO TECNOLÓGICO DE EIBARek -han egongo da IK4-TEKNIKERen eraikin berria- 130.000 metro koadroko azalera du. Enpresa teknologikoekin eta berrikuntza-sektoreko enpresa espezializatuekin betetzen denean, 1.500 bat langile hartuko ditu, goi-mailako prestakuntzaren jabe gehienak.

IK4-TEKNIKER

Teknologia aplikatuaren ikerkuntzan eta hura enpresetara transferitzen 30 urteko esperientzia izanik, IK4-TEKNIKER zentro teknologikoak, teknologia sozialaren eta osasunaren teknologiaren garapenean aurrera egiteaz gain, espezializazio-maila altua lortu du lau eremu handitan (Doitasun Ingeniaritza eta Mekatronika, Gainazalen Ingeniaritza, Ekoizpen Ingeniaritza eta Automatizazioa, eta Fabrikazio Teknologiak). Horri esker, enpresen eta gizartearen zerbitzura jar dezake bere teknologia, punta-puntakoa.

Iñaki Goenaga kalea, 5 · 20600 Eibar · Gipuzkoa · Spain  Tel: 943.20.67.44 / 943.25.69.00 · Fax: 943.20.27.57