2012-06-15
Irene Lopez de Vallejok, IK4-TEKNIKEReko ICT Partaidetzen zuzendariak, IoT Week 2012 ekitaldian parte hartuko du. Venezian egingo da ekitaldi hori, ekainaren 18tik eta 22ra.
Ekainaren 21ean, osteguna, IoT International Forum-aren egunean, parte hartuko du Irenek, eta teknologia horiek ingurune errealetan ezartzeak izan ditzakeen inpaktu sozialari eta onurei buruzko eztabaidaz arduratuko den Lan Taldean parte hartuko du (WG Societal) http://www.iot-week.eu/iot-week-2012/programme-1/thursday-1/thursday.
Europako TIBUCON proiektuaren barruan -Self Powered Wireless Sensor Network for HVAC System Energy Improvement - Towards Integral Building Connectivity (FP7-2010-NMP-ENV-ENERGY-ICT-EeB), http://tibucon.eu/index.html- Donostian egindako azterketa baten emaitzak aurkeztuko ditu Irenek. Donostiako Lorea auzoan egin da azterketa, 3 etxebizitza-bloke eta 64 apartamentutan. Azterketaren helburua da aztertzea pisuetako egoiliarren jarduerek zer inpaktu duten sentsore autoelikatuen sarearen funtzionamenduan.