Edukira joan

Albisteak

Albisteak

  • 2012-04-19
  • Eusko Trenbide Sarea eta IK4-TEKNIKERren arteko hitzarmena

2012-04-19

Eusko Trenbide Sarea eta IK4-TEKNIKERren arteko hitzarmena

Eusko Jaurlaritzak hitzarmena sinatu du IK4-TEKNIKERrekin, aire zabalean doazen metro automatizatuko zatietan objektuak hautemango dituen sistema garatzeko

Compartir:

Foto Rueda de Prensa

Eusko Jaurlaritzak eta IK4-TEKNIKER teknologia zentroak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute gaur, aire zabalean doazen metro automatizatuko zatietan objektuak hautemateko soluzioaren teknologia garatzeko eta soluzio horren bideragarritasuna frogatzeko.

Ekitaldia, IK4-TEKNIKERrek Eibarren duen egoitzan burutu da, eta bertan, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailburu Iñaki Arriolak eta IK4 TEKNIKERreko Zuzendari Nagusi Alejandro Bengoak hartu dute parte.

Trenbidean egon daitezkeen objektuak hautemanez, Trenbide Sarean segurtasun maila altuak emango dituen gidaririk gabeko zirkulazioari laguntzeko sistema sortu eta zehaztu nahi da, 2D-3D ikuspegiko teknologiak eta laser teknologiak fusionatuz. Hitzarmenak 12 hilabeteko indarraldia izango du.

Horrela, trenbideko azpiegituren kudeatzailea den ETS erakunde publikoak proiektuaren garapenerako beharrezkoak diren instalazioen erabilera jarriko du IK4-TEKNIKERren esku, eta IK4-TEKNIKERrek, bere aldetik, proiektua garatzeko konpromisoa hartzen du, zuzenean edo zeharka beharrezkoak diren gastu guztiak bere gain hartuz.

Hitzarmen horren sinadurarekin, Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailaren esku dagoen ETS erakunde publikoak helburu bikoitza betetzen du:

  • Berrikuntzaren aldeko apustua egiten du, balio eta berezitasun elementu gisa, bere jardueraren barruan I+G+b ekintzak aurrera eramanez.
  • Etengabeko hobekuntza lortzen du segurtasun sistemen kudeaketan.

Sistema Autonomo Adimendunen Unitatetik, IK4-TEKNIKER azterketa multisentsorialean dago espezializatuta, laser ikusmena edo ultrasoinuak, besteak beste, eta sistema horiek oztopoak hautematean eta nabigazio autonomoan aplikatzen ditu.

Eusko Jaurlaritzarako aurrera eramandako proiektuan, objektuak hautemateko laser kamerak eta eskanerrak jarriko dira trenbidearen azpiegituran, eta horrek, kilometro bakarrean horrelako hainbat gailu jarri beharra eska dezake. Bi sistemen konbinazioari esker, sentsoreek berez duten zarataren eta giroaren baldintza aldakorren ondorioz sor daitezkeen zalantzak direla eta bakoitzak bere aldetik dituen mugak gainditu daitezke.

IK4-TEKNIKERrek 30 urte inguruko esperientzia du teknologia aplikatuaren ikerketan eta teknologia hori enpresara eramatean. Oso espezializazio maila altua lortu du lau alor handitan (Prezisiozko ingeniaritza eta ingeniaritza mekatronikoa, Azaleren ingeniaritza, Produkzio eta Automatizazio Ingeniaritza eta Fabrikazio Teknologiak). Hori dela eta, bere abangoardiako teknologia edozein motatako lanetarako erabili dezake.

Iñaki Goenaga kalea, 5 · 20600 Eibar · Gipuzkoa · Spain  Tel: 943.20.67.44 / 943.25.69.00 · Fax: 943.20.27.57