Edukira joan

Albisteak

Albisteak

  • 2011-12-23
  • Azterlan zentro teknologikoa (Bizkaia), IK4-ko bederatzigarren bazkidea

2011-12-23

Azterlan zentro teknologikoa (Bizkaia), IK4-ko bederatzigarren bazkidea

IK4 Aliantza Teknologikoak abenduaren 20an egin zuen ofizial bederatzigarren bazkidea bere proiektura bildu izana

Compartir:

Foto Firma


Azterlan da bazkide berria. Hogeita hamar urte baino gehiagoko esperientzia du ikerketa-zentro honek, Durangon (Bizkaia) du egoitza, eta metalurgian espezializatua dago. Honenbestez, IK4 dugu euskal teknologia-zentroen lankidetzarako erreferentzia-eredu nagusia.

Azterlan IK4-ko partaide egin izanaren adierazpen ofiziala hitzarmen baten sinadura izan zen. Azterlan-eko lehendakariak -Alberto Oribe- eta IK4-koak -Jesus Maria Iriondo- izenpetu zuten ituna, eta horrela amaitu zen iragan urtarrilaren 31n hasitako prozesua.

IK4-ko bederatzigarren bazkidea da, hortaz, Azterlan, eta lehendik aliantzako partaide ziren zortzi zentroekin elkarlanean jardungo da. Bazkide berri honekin, are aberatsagoa da IK4-ren teknologia-eskaintza, ikerkuntza-espezializazioan eta -bikaintasunean oinarritua, betiere enpresentzako balio bihurtzeko asmoz egina.

Azterlan metalurgian espezializatutako zentro teknologiko bat da, eta ikerketa aplikatua, berrikuntza eta zerbitzu teknologikoak garatzea du xede. Ehun profesional inguruko giza taldea du Azterlanek. Metalurgian espezializatuta dago, transformazio-teknologiak menderatzen ditu, eta haiek nazioartekotzen ditu. Hori dela eta, abangoardiako posizioetan dago Europako industria-sarean, non lankidetza estuan diharduen unibertsitateekin eta beste ikerketa-zentro batzuekin.

Aldez aurretik, beste zentro bat ere (Lortek) egin da Aliantzako kide 2011. Lotura-teknologiak aztertzen ditu Lortek ikerketa-zentroak (Ordizia). Honela amaitzen da, bada, IK4-ren azken urteotako hazkunde-fasea, teknologia-eskaintza areagotzeko eta Europako I+G+B-ren eremuan lehiakorrago izateko abiarazia. 

Hazkuntza horri esker, enpresen partaide teknologikoa izateko aukera du IK4-k, eta, hartara, edozein proiektu-motari ekitekoa ere, hainbat aplikazio-sektoretan. Europako hamar korporazio teknologiko pribatu nagusien artean dago IK4; 1.430 profesional ditu, eta 104 milioi eurotik gorako diru-sarrera orokorra izango du 2011n I+G+I-n.

 

Apdo. 44 · Otaola 20 · 20600 Eibar · Gipuzkoa · Spain  Tel: 943.20.67.44 · Fax: 943.20.27.57