Edukira joan

Albisteak

Albisteak

  • 2011-06-03
  • Zaintza teknologikoa eta Adimen lehiakorra, eskuragarri ETE-entzat

2011-06-03

Zaintza teknologikoa eta Adimen lehiakorra, eskuragarri ETE-entzat

Tekniker-IK4k proposatzen du enpresa txikien eskura jartzea, kostu txikiko edo doako tresnen bidez

Compartir:

 

Euskal zentroak Visio 2011n parte hartuko du; nazioarteko topaketa bat da Visio, eta ekainaren 2an eta 3an egingo da, Bilboko Alhondegian

(Bilbon, 2011ko maiatzean). Tekniker-IK4k ekainaren 2an aurkeztuko du, Bilbon, bere proposamena: zaintza teknologikoa eta adimen lehiakorra ETE-en eskura jartzea, kostu txikiko edo doako tresnen bidez. Hala, merkatuan lehiatzeko funtsezko elementu bat emango zaie enpresa txiki eta ertainei, orain arte konpainia handien eskura soilik zegoena.

Euskal zentro teknologikoak alor horretan duen ezagutza erakutsiko du Visio 2001n. Nazioarteko topaketa bat da Viso, zaintza teknologikoari eta adimen lehiakorrari lotutako alderdiak eztabaidatzea helburu duena. Bilbon egingo da, ekainaren 2 eta 3an.

Bizkaiko Berrikuntza Agentziak (BEAZ), IK4 Aliantza Teknologikoak, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuak (SPRI) eta Tecnalia Korporazio Teknologikoak antolatu dute topaketa. Nazioarteko erreferentea da zaintza teknologikoan, eta, horrez gain, alor hori sustatzen duten edo beren jardueran erabiltzen duten profesionalak eta erakundeak elkartzea bultzatzen du.

Zaintza teknologikoa eta adimen lehiakorra prozesu antolatuak, selektiboak eta sistematikoak dira; zenbait interes-eremuri buruzko informazioa jasotzen dute kanpoan eta erakundean bertan, eta hautatu, aztertu, hedatu eta jakinarazi egiten dute, ezagutza bihurtzeko, eta, hala, arrisku txikiagoarekin erabakitzeko eta aldaketei aurrea hartzeko.

Nahitaezko tresna bat den arren gaur egungo enpresentzat, zaila da datuak ondo prozesatzea, enpresa txikientzat batik bat, gaur egungo egoeran, informazio gehiegi baitago. Hala ere, teknologiak arazoari aurre egiten laguntzen du, bai eta egoerari probetxua ateratzen ere, Web 2.0 tresnak eta adimen kolektibokoak erabiliz.

Hori dela eta, batik bat kostu txikiko edo doako tresnak erabiltzea proposatzen du Tekniker-IK4k. Interneten dauden zerbitzu guztiak erabiltzea proposatzen du, enpresa bakoitzaren sisteman ahalik eta gutxiena sartuz, zaintza erakundearen gainerako prozesuetan integratu ahal izateko. Diagnostiko bat egiten da hasieran, eta, gero, informazioaren kudeaketako tresnak ezartzen dira eta iturriak ezagutzeko trebakuntza egiten da. Hala, Internetetik informazioa ateratzeko aukera guztiak kontrolatzen ditu erabiltzaileak.

IKS (IKTak, kudeaketa-softwarea) eta BTK (berrikuntzaren eta teknologiaren kudeaketa) unitateen baterako lanari esker ematen ditu zerbitzu horiek euskal zentro teknologikoak, eta zenbait enpresatako lanaren esperientzia du oinarri (Gestamp, CIE Automotive, Lanik, Ojmar, IRTA, Anesvad eta Calcinor enpresetako lana, besteak beste).


Tekniker-IK4ren esperientzia

Teknologia aplikatuaren ikerkuntzan eta hura enpresetan transferitzen ia 30 urteko esperientzia izanik, Tekniker-IK4k espezializazio-maila altua lortu du lau eremu handitan (doitasun-ingeniaritza eta mekatronika, gainazalen ingeniaritza, ekoizpen-ingeniaritza eta automatizazioa eta fabrikazio-teknologiak), eta, horri esker, bere abangoardiako teknologia edozein lanen zerbitzura jar dezake. 2009an, Eibarko zentro teknologikoaren lanak 21 milioi euroko balioa izan zuen, gutxi gorabehera.

 

Informazio gehiago [PDF 44,79 KB]

Apdo. 44 · Otaola 20 · 20600 Eibar · Gipuzkoa · Spain  Tel: 943.20.67.44 · Fax: 943.20.27.57