Edukira joan

Albisteak

Albisteak

  • 2011-03-29
  • JEC Composites ::: PARÍS

2011-03-29

JEC Composites ::: PARÍS

IK4k konpositeen alorreko azken lorpenak aurkeztu zituen Parisen

Compartir:

Logo JEC Composites

IK4k JEC Composites-en parte hartu zuen martxoaren 29an, 30ean eta 31n, Parisen; konpositeen inguruan Europan egiten den erakusketarik handiena da JEC Composites, eta euskal Aliantza Teknologikoa osatzen duten zentroek alor horretan duten eskaintza osoa aurkeztu zuten.

Konpositeak material sintetikoak dira, eta konposatu bat osatzen dute, hainbat elementuren molekulak modu heterogeneoan nahasirik baitituzte. Jatorrizkoak ez dituen propietateak ematen dizkio material-konbinazioak konposatuari; adibidez, erresistentzia eta arintasun handiagoa. Hori dela eta, hainbat aplikazio-eremutan erabiltzen dira: aeronautikan, eraikuntzan...

Kongresuan, Espainiaren pabiloian (feriako ohorezko herrialdea izan da aurten) erakutsi zituen IK4k bere aurrerapenak, Tecnatom, Aernnova, Sener, Future Fibres, APPlus+, FIDAMC eta beste zenbaitekin batera.

Aliantza Teknologikoak hiru jarduera-eremu handitan -materialak, prozesuak eta fabrikazioa, eta birziklatzea- dituen gaitasun nagusien lagin bat aurkeztu zuen. Hala, material adimendunetan, nanomaterialetan, biomaterialetan eta elektronika plastikoan egindako azken ikerketak aurkeztu zituen, bai eta muntaiak neurrira egiteko prozesuak eta konpositeen ingurumen-aplikazioak ere.

Material konposatuen ikerketako azken aurrerapen horiei esker, hainbat alorretako aplikazio praktikoak zabaltzen dira; adibidez, aeronautikakoak, automobilgintzakoak, eraikuntzakoak, energia eolikokoak eta nautikakoak.

Azokan, aplikazio-sektore guztietan aztertu ziren joera horiek, kalitate handiko 12 foro eskaintzeko azken erabiltzaileei eta industriei. Halaber, hitzaldi teknikoak eta estrategiari buruzkoak eskaini zitzaizkien konpositeen industrietan parte hartzen duten guztiei. 96 herrialdetako ordezkariak eta 27.000 bisitari inguru joan ziren JEC Composites-era; beraz, material konposatuei buruz mundu osoan antolatzen den kongresu handienetako bat da.

Iñaki Goenaga kalea, 5 · 20600 Eibar · Gipuzkoa · Spain  Tel: 943.20.67.44 / 943.25.69.00 · Fax: 943.20.27.57