Edukira joan

Albisteak

Albisteak

  • 2010-10-29
  • "Etorkizuneko fabrika" sortuz

2010-10-29

"Etorkizuneko fabrika" sortuz

Korea, Suitza eta E.B.-eko adituek parte hartzen dute, Tekniker-IK4 barne

Compartir:

Instalaciones TEKNIKER - Robots

Edozein produkzio sistemarako baliagarria den informazio unibertsaleko sistema bat bilatzen ari den proiektuan, Korea, Suitza eta E.B.-eko adituek parte hartzen dute, Tekniker-IK4 barne.

Airbus-en gidaritzapean, 10 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua dauka eta Errekuperazio Ekonomikorako Europar Planaren parte da.

Munduko edozein lekuko edozein produkzio sistema abiarazteko modelo bezala baliagarria den fabrikazio eta informazio sistema modernoenetan oinarriturik  dagoen eta izaera unibertsala duen "etorkizuneko fabrika" diseinatzea. Hauxe da FoFdation ("Foundation for the Factory of the Future") proiektuaren helburu anbiziotsua ,  non Korea, Suitza eta Europar Batasuneko enpresa, ikerkuntza zentro eta unibertsitateen kontsortzio batetik etorritako adituek parte hartzen duten, Tekniker-IK4 barne.

Airbus erraldoi aeronautikoaren gidaritzapean, FoFdationek 10,35 milioi eurotako aurrekontua dauka, Europar Komisioak kofinantzaturik dago VII.Marko Programaren pean eta  Errekuperazio Ekonomikorako Europar Planaren (EERP) parte da, zeinak hiru sektoretan Partenariatu Pribatu-Publikoen (PPP) sustapena proposatzen duen; horietako bat "etorkizuneko fabrika". Proiektua 2010eko ekainean abiarazi zen eta lau urteko iraupena izango du.

FoFdation, enpresa manufakturatzaileek produktibitate presio handiekin, produktuaren aniztasun handiagoarekin eta ingurugiroarekiko murrizketapean lan egiten duten egiaztapenetik abiatzen da, hortaz, bere etorkizuna, hornikuntza katearen sozio ugari dituen kooperazio mundialetik, produkzioaren optimizaziotik eta informazioaren jarraipena eta kudeaketatik igarotzen da, trazabilitatea, segurtasuna eta iraunkortasuna bezalako betebehar berriak betetzeko.

Honek guztiak, datuen elkartrukerako estandar batean oinarritutako fabrikazio unibertsaleko informazio sistema baten beharra sortzen du, entitate ezberdinei eta hauei asoziaturiko material eta dispositiboei formatu komun batean, datuak arazorik gabe partekatzeko aukera emango dielarik. Fabrikazio sistemaren muina errepresentatzen duten Etorkizuneko Fabrikarako fundamentu hauek, egokitzeko gaitasuna duen eta denbora errealean dabilen sare baten abian jartzea ahalbidetuko dute.


Tekniker-IK4-ren esperientzia

Proiektu anbiziotsu honetan, Fabrikazio Exekuzioaren Sistema irekiari (Smart MES) dagokion lan paketea koordinatzeaz arduratuko da Tekniker-IK4. Bere ekarpen nagusiak, sistemaren diseinu kontzeptuala, fabrikazio iraunkorrerako metriken definizioa eta dispositibo ezberdinen datuen bilketaren normalizazioa, interoperabilitate estandarrak erabiliz, izango dira.

Tekniker IK4-ko Automatizazio eta Produkzio Ingeniaritza Departamentuak, produkzio plantetan, gestiorako lanak egitea ahalbidetzen duten Fabrikazio Exekuzio Sistemen edo  Manufacturing Execution System-en (MES) garapen eta ikerketan hamar urte baino gehiagoko esperientzia dauka. Arlo honetan egindako ikerketa aurreratuek eta hauexek enpresen ingurunean txertatzen izandako esperientziak, zentro teknologikoak, FoFdation-eko adituen kontsortzioan parte hartzea eragin du.

Tekniker IK4-rekin batera, Airbus, Siemens, Artis, GF Agie-Charmilles, CADCAMation, Centro Richerche CRF, DELCAM, Fidia, Mecadtron, Paragon, eta, Ecole Centrale de Nantes (Frantzia), Zuricheko ETH (Suitza), Lausanako EPF (Suitza), Postech (Hego Korea) eta Patras (Grezia) unibertsitateak, FoFdationen partaide dira.

Teknologia aplikatuaren eta honen enpresaranzko transferentziaren ikerketan 30 urte inguruko esperientziarekin, Tekniker-IK4 zentro teknologikoak espezializazio maila altua lortu du lau esparru handietan (Zehaztasuneko Ingeniaritza eta Mekatronika, Gainazalen Ingeniaritza, Produkzio eta Automatizazio Ingeniaritza eta Fabrikazio Teknologiak), eta honek, punta-puntako teknologia edozein eginbeharren zerbitzura jartzea ahalbidetzen du. 2009an, zentro teknologiko eibartarrak 21 milioi euro ingurutan baloratutako garapenak burutu zituen.

 

Iñaki Goenaga kalea, 5 · 20600 Eibar · Gipuzkoa · Spain  Tel: 943.20.67.44 / 943.25.69.00 · Fax: 943.20.27.57