Tekniker

Neurketa-teknologia elektrokimikoen balioztatzea

Neurketa-teknologia elektrokimikoen balioztatzea

Elektrokimikak, neurketa-teknologiatzat, sentikortasun eta sendotasun bikainak emateaz gainera, abantaila ugari ditu beste detekzio-metodo batzuekin alderatuta, hala nola kostu txikia eta miniaturizazio-ahalmena.Ezaugarri horiei esker, elektrokimika teknika bikaina da gailu eramangarri, zehatz eta merke batean txertatzeko.

IK4-TEKNIKER zentro teknologikoak biomarkatzaileak detektatzeko gailu automatiko bat garatu du. Gailua neurketa elektrokimikoetan oinarritzen da, eta partikula magnetikoak erabiltzen ditu. Sistema mikrofluidiko baten bidez, eta partikula magnetikoak erabiliz, automatikoki prestatzen da lagina. Arazketa-sistema horrekin, biomolekula problema atzeman daiteke, eta laginaren gainerako osagaietatik banandu. Hala, zenbait lagin konplexutan egin daiteke azterketa; esaterako, serumean eta listuan. Azkenik, erabili eta botatzeko euskarri batean egiten da detekzio elektrokimikoa, kutsadura-arriskurik ez izateko.

Arlo horretan, aurrerapauso garrantzitsuak egin dira proteinak detektatzeko; esaterako, alfa nekrosi-faktore tumorala (TNFα) eta epidermiseko hazkunde-faktorearen 2 hartzailea (ErbB2). Proteina horiek patologia batzuen adierazle garrantzitsuak dira, hala nola Crohn-en eritasunarena eta artritis erreumatoidearena, TNFα-ren kasuan, eta bularreko minbiziarena, ErbB2-ren kasuan.

Halaber, egun arrakasta handia duten sendagai biologiko bidezko tratamenduen helburua dira (adibidez, Infliximab eta Trastuzumab), eta, beraz, oso garrantzitsua da molekula horien mailak aldian-aldian monitorizatzea, tratamendua nola doan kontrolatzeko. Beraz, sistema bat behar da modu sinple, azkar eta merkean kuantifikatzeko zer kontzentrazio duen intereseko biomolekulak.

Azken batean, gailu horrekin automatikoki monitorizatzen dira helburu den biomarkatzailearen mailak, eta, hala, ohiko azterketa ohikoetan eta ez-inbaditzaileetan erabil daiteke.

Erlazionaturiko edukiak

  • Bideoak
  • Array ( [id] => 53 [idcategoria] => 4 [idsubcategoria] => [imagen] => 02_AI_IP_Validacion_Tecnologias_Medida_Electroquimicas.jpg [caso_exito_1] => 60 [caso_exito_2] => 61 [caso_exito_3] => [cliente_1] => [cliente_2] => [cliente_3] => [direcciones_email] => consultasweb@tekniker.es [titulo] => Neurketa-teknologia elektrokimikoen balioztatzea [video] => [texto_1] =>

    Elektrokimikak, neurketa-teknologiatzat, sentikortasun eta sendotasun bikainak emateaz gainera, abantaila ugari ditu beste detekzio-metodo batzuekin alderatuta, hala nola kostu txikia eta miniaturizazio-ahalmena.Ezaugarri horiei esker, elektrokimika teknika bikaina da gailu eramangarri, zehatz eta merke batean txertatzeko.

    [fase_1] => [fase_2] => [fase_3] => [fase_4] => [texto_2] =>

    IK4-TEKNIKER zentro teknologikoak biomarkatzaileak detektatzeko gailu automatiko bat garatu du. Gailua neurketa elektrokimikoetan oinarritzen da, eta partikula magnetikoak erabiltzen ditu. Sistema mikrofluidiko baten bidez, eta partikula magnetikoak erabiliz, automatikoki prestatzen da lagina. Arazketa-sistema horrekin, biomolekula problema atzeman daiteke, eta laginaren gainerako osagaietatik banandu. Hala, zenbait lagin konplexutan egin daiteke azterketa; esaterako, serumean eta listuan. Azkenik, erabili eta botatzeko euskarri batean egiten da detekzio elektrokimikoa, kutsadura-arriskurik ez izateko.

    Arlo horretan, aurrerapauso garrantzitsuak egin dira proteinak detektatzeko; esaterako, alfa nekrosi-faktore tumorala (TNFα) eta epidermiseko hazkunde-faktorearen 2 hartzailea (ErbB2). Proteina horiek patologia batzuen adierazle garrantzitsuak dira, hala nola Crohn-en eritasunarena eta artritis erreumatoidearena, TNFα-ren kasuan, eta bularreko minbiziarena, ErbB2-ren kasuan.

    Halaber, egun arrakasta handia duten sendagai biologiko bidezko tratamenduen helburua dira (adibidez, Infliximab eta Trastuzumab), eta, beraz, oso garrantzitsua da molekula horien mailak aldian-aldian monitorizatzea, tratamendua nola doan kontrolatzeko. Beraz, sistema bat behar da modu sinple, azkar eta merkean kuantifikatzeko zer kontzentrazio duen intereseko biomolekulak.

    Azken batean, gailu horrekin automatikoki monitorizatzen dira helburu den biomarkatzailearen mailak, eta, hala, ohiko azterketa ohikoetan eta ez-inbaditzaileetan erabil daiteke.

    [texto_tabla] => [enlace_flickr] => https://www.flickr.com/photos/teknikerik4/sets/72157650366476838/ [enlace_youtube] => https://www.youtube.com/playlist?list=PLdI9ptv1PWEyxz5WePdQBOVboeyAziGi5 [enlace_issuu] => [enlace_slideshare] => [seo_h1] => Neurketa-teknologia elektrokimikoen balioztatzea [seo_url] => neurketa-teknologia-elektrokimikoen-balioztatzea [seo_title] => Neurketa-teknologia elektrokimikoen balioztatzea - IK4-TEKNIKER [seo_desc] => IK4-TEKNIKER zentro teknologikoak biomarkatzaileak detektatzeko gailu automatiko bat garatu du, neurketa eletrokimikoetan oinarritua. [imagenes] => [enlaces] => Array ( [0] => Array ( [imagen] => [titulo] => Universidad Complutense de Madrid (UCM) [texto_corto] => [enlace] => https://www.ucm.es/ [alt] => Universidad Complutense de Madrid (UCM) ) [1] => Array ( [imagen] => [titulo] => Proteomika [texto_corto] => [enlace] => http://www.proteomika.com/index.php?lang=es [alt] => Proteomika ) [2] => Array ( [imagen] => [titulo] => Pangaea Biotech [texto_corto] => [enlace] => http://www.pangaeabiotech.com/es/ [alt] => Pangaea Biotech ) [3] => Array ( [imagen] => [titulo] => Bioftalmik [texto_corto] => [enlace] => http://www.bioftalmik.com/index.php?lang=es [alt] => Bioftalmik ) ) [publicaciones] => Array ( [0] => Array ( [titulo] => Method and device for detection and quantification of analytes [enlace] => eu/asmaketak#15382066 ) [1] => Array ( [titulo] => Desarrollo de plataformas biosensoras electroquímicas para la detección de marcadores inflamatorios y de cáncer de mama [enlace] => desarrollo-de-plataformas-biosensoras-electroquimicas-para-la-deteccion-de-marcadores-inflamatorios-y-de-cancer-de-mama ) ) [sectores] => [soluciones] => Array ( [0] => Array ( [titulo] => Gailu sentsoreak [seo_url] => gailu-sentsoreak [imagen] => IMG_ST_DispositivosSensores_805x459.jpg ) ) [equipamiento] => Array ( [0] => Array ( [id] => 41 [titulo] => Metalak elektroi-kanoi bidez lurruntzea. ATC Orion Evaporation System [imagen] => Evaporacion_de_metales_por_cañon_de_electrones.jpg [texto] =>

    EKIPOAREN EZAUGARRIAK

    • Materiala kolimatuta iristen da.
    • Deposituaren lodieraren kontrol nanometrikoa.
    • LN2 bidez hoztea.

    EXPERTISE

    • Elektrodo interdigitatuak fabrikatzea, detekzio elektrokimikorako.
    • Egitura mikrometrikoak (fotolitografia) eta nanometrikoak (nanoinprimaketa bidezko nanolitografia).
    ) ) )
  • Argazkiak
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu