Metrologia industriala eta kalibrazioa ikastaroa (Madril)

Data08-05-2024 - 08-05-2024 Data

Getafe (Madril)

ikastaroa, kalibrazioa, neurketa-ekipoak, metrologia, ziurgabetasuna

Izan zaitez aditua kalibrazio industrialeko eta neurketa-ekipoak kudeatzeko metodoetan.

Teknikerrek "Metrologia industriala eta kalibrazioa" izeneko ikastaroa antolatu du. 2024ko maiatzaren 8an izango da zentro teknologikoaren instalazioetan Getafen (Madril).

Xedeak

  • Ezagutu enpresa bateko neurketa-ekipoen eta prozesuen multzoak modu eraginkorrean kudeatzea ahalbidetzen duten kontzeptuak.
  • Ezagutu UNE-EN ISO-9000, UNE-EN ISO-9001, UNE EN 9100, UNE EN ISO/IEC 17025, IATF 16949, UNE 66180,  ISO 10012, UNE-EN ISO 14253-1 eta UNE-EN ISO 14253-2 Arauen betekizunak, neurketa-ekipoen kontrolari buruzkoak. 
  • Ikas ezazu ekipoak kontrolatzeko plan eraginkor bat zehazten, ezartzen eta horri eusten, arau horien betekizunak betetzearekin bat. 
  • Lor ezazu neurketa-ziurgabetasuna kalibratzeko eta kalkulatzeko tekniken inguruko ezagutza teorikoa eta praktikoa.
  • Ikas ezazu kontzeptu hauek behar bezala interpretatzen: tolerantzia, doitasuna, zehaztasuna, ziurgabetasuna eta onarpen-irizpidea, besteren artean. 

Ikastaroaren edukiak

Sarrera. Zer da kalibrazioa, eta zergatik kalibratu behar dira neurketa-ekipoak

UNE-EN ISO-9000, UNE-EN ISO-9001, UNE EN 9100, UNE EN ISO/IEC 17025, IATF 16949, UNE 66180,  ISO 10012, UNE-EN ISO 14253-1 eta UNE-EN ISO 14253-2 Arauen betekizunak 

Neurrien diseminazioa eta trazabilitatea egiaztapen-erakundeak eta laborategi egiaztatuak

Ziurgabetasuna eta horren kalkulua

  • Aurretiko definizioak (doitasuna-zehaztasuna-zuzentasuna-ziurgabetasuna, etabar.)
  • Ziurgabetasunerako kausak
  • Neurketa-ekipoen ziurgabetasuna kalkulatzea (ezar daitezkeen dokumentuak eta interpretazio praktikoa)

Ekipoak onartzeko irizpideak. Tolerantziak, zehaztapenak eta ziurgabetasuna

Hainbat ekiporen ziurgabetasunak kalibratzeko eta kalkulatzeko ariketa praktikoak

Kalibrazio-egiaztagirien interpretazioa

Hartzailek
Kalitate-kudeaketaren, fabrikazioaren eta bulego teknikoaren arduradunak, bai eta neurketa-ekipoak kontrolatzeko eta kalibratzeko edo neurketa-prozesuak egiteko arduradun teknikoak ere.

Baldintzak

  • Modalitatea: Presentziala
  • Lekua: Getafe (Madril)
  • Data: 2024/05/08
  • Ordutegia: 8:00etatik 13:00era eta 13:45tik 16:15tara
  • Kaferako etenaldia: 10:30 h
  • Lan-bazkaria: 13:00etatik 13:45ak arte
  • Prezioa: 400€ (484€ BEZa barne)

Toki-kopurua mugatua denez, jasotzen diren ordena zorrotzean onartuko dira izen-emateak.

 

Inskripzio orria
Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.

Dokumentuak

Informazio gehiagorako

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.