Tekniker

Metrologia aurreratua makina-erremintarako

Helburua

Makina-erremintetan (MH) eta koordenatu bidez neurtzeko makinetan (MMC) dauden desbiderapen geometrikoak neurtu eta zuzentzea, beraien ahalmenak optimizatzeko.

Emaitzak

Laser Tracker eta Laser Tracerrean oinarritutako neurketa sistema.

Metrologia aurreratua makina-erremintarako

Bai makina-erremintek (MH) bai koordenatu bidez neurtzeko makinek (MMC) gaizki fabrikatutako makinaren osagaiek, pieza funtzionalen higadurek (lasaierak), erregelek gaizki egindako irakurketek, eta egituraren deformazio estatikoek eragiten dituzten berezko desbiderapenak erakusten dituzte ezinbestez.  

Zehazgabetasun geometriko horiek makinaren posizionamenduaren eta orientazioaren doitasunean eragina dute, eta, ondorioz, haien erabileraren doitasunean ere bai. Hortaz, oso garrantzitsua da desbiderapen geometrikoak neurtu eta zuzendu ahal izatea, mota horretako sistemen ahalmenak optimizatzeko (fabrikazioa, neurketa).

Historikoki erabili izan diren neurketa teknikekin makinaren akats geometrikoak ardatz guztietan ezaugarritzea dago, modu independentean. Metodo horiek, makinak egiaztapenak egiteko behar duen denbora luzatzea ez ezik, ez dira beti ondo moldatzen egun dauden egiaztapen premietara, eta, gainera, makinen errore bolumetrikoak zehazteko mugatuta daude, makinen dimentsioengatik, batez ere.

 Neurketarako makinak eta makina-erremintak Laser Tracker eta Laser Tracer teknologien (ETALON AG) bitartez egiaztatzeko eta konpentsatzeko zerbitzua doitasun handiko metodoa da, eta MH edo MMC makinen posizionamendu sistema automatikoen posizioa eta orientazio espaziala neurtu eta zuzentzea ahalbidetzen du, soilik hainbat distantziaren irakurteka erabiliz.

Egiaztapen sekuentziala egin daiteke edo denbora errealean, neurketa ekipamendu bat baino gehiagorekin neurketak aldi berean eginez.

Gainera, egungo ISO 10360-2, ISO-230-2 arauek diotenari erantzuten dio.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu