Tekniker

Metalaren eta mekanizazioaren sektoreko enpresentzako aukera teknologikoak osasunaren sektorean

Helburua

Osasunaren sektorean teknologia garatzeko aukerak identifikatzea eta aztertzea, Gipuzkoako metalaren eta mekanizazioaren sektoreko enpresentzat.

Emaitzak

Errehabilitaziorako bi produktu identifikatu dira, metalaren eta mekanizazioaren sektoreko enpresa gipuzkoarrek fabrikatu ditzaketenak.

Metalaren eta mekanizazioaren sektorea, enpresak, aukera teknologikoak osasunaren sektorea

IK4-TEKNIKERek merkatuaren azterketa bat abiatu du, metalaren eta mekanizazioaren sektoreko enpresa gipuzkoarrak beste sektore batzuetara (kasu honetan, osasunaren sektorera) dibertsifikatu ahal izan daitezen.

Osasun-ekosistema eratzen duten askotariko agenteak identifikatu ondoren, Gipuzkoako sektore soziosanitarioan zentratu da azterketa, eta goiko gorputz-adarrak errehabilitatzeko irtenbideetan ardaztu da aukeren analisia.

Jarduera-esparrua mugatu denez, gaur egun merkatuan dauden irtenbide teknikoei buruzko azterketa xehea egin ahal izan da, eta estali gabeko premiak nahiz artatu gabeko eskariak hauteman ahal izan dira.

Horretarako, balio-kateko hainbat agenteren laguntza jaso da; adibidez, erabiltzaileena, terapeutena, mediku errehabilitatzaileena eta hornitzaileena. Beren ikuspegia erantsi dute, eta lortu diren emaitzak interesgarriak izan direla baieztatu.

IK4-TEKNIKERek analisi zorrotza egin du identifikatutako aukeren diseinuaren eta fabrikazioaren bideragarritasun teknikoaren inguruan, eta merkatu potentzialak zein negozio-ereduak berrikusi ditu.

Gaur egun, IK4-TEKNIKERek lan-ildo horren aldeko apustua egiten jarraitzen du, osasun-arloko irtenbide teknikoen erabiltzaileen interesak eta eskariak ziurtatu egiten dutelako eta osasun-arloak teknologikoki garatzeko eskaintzen duen ahala sekulakoa delako.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu