Tekniker

Material kutsakorren erabilerarako estaldura eta soluzio alternatiboak

Helburua

Beste estaldura batzuk garatzea, material kutsatzaileen ordez erabiltzeko (Cr6++, kromatuak eta kadmioa) eta haien propietateak hobetzea.

Emaitzak

Substantzia horiek ez dituzten estaldurak garatzea, PVD (Physical Vapor Deposition) eta PEO (plasma bidezko elektrooxidazioa) prozesuen bidez eta Sol Gel teknologia bidez.

Material kutsakorren erabilerarako estaldura eta soluzio alternatiboak

RAMPE proiektuaren helburu nagusia zen industria aeronautikoarentzat interesgarriak ziren metalak, estaldurak eta gainazal-tratamenduak garatzea eta karakterizatzea, kromozko eta kadmiozko estaldurak ordezteko, bai eta kromatuekin egindako  gainazalak babesteko bihurketa bidezko tratamenduak ordezteko ere.

IK4-TEKNIKERek substantzia toxiko horiek gabeko estaldurak garatzen lan egin zuen, gainazalak tratatzeko hainbat prozesuren bidez, hala nola PVD (Physical Vapor Deposition) eta PEO (plasma bidezko elektrooxidazioa).

Gainera, karakterizazio-saiakuntza espezifikoak definitzen lan egin zuen, eragingailu hidrauliko baten eta potentzia-turbina baten aplikazioetarako protokoloak eta saiakuntza tribologikoak garatuz.

Ikerketa-ildo berean, ALELLA proiektuan lan egin zuen, teknologia berriak erabiliz: materiala gehitzea (Laser cladding) eta Sol Gel estaldurak.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu