Tekniker

Mantentze prediktiboa aeronautikan

Helburua

Abiazio komertzialean eta militarrean aplikatzen ziren mantentze estrategiak hobetzea.

Emaitzak

Mantentze kostuen murrizketa, fidagarritasun mailei eutsita.

Mantentze prediktiboa aeronautikan

Produktibitate, malgutasun eta fidagarritasunari lotuta dauden premia berriak direla-eta, enpresak behartuta daude beren prozesu eta zerbitzuak hobetuko dituzten estrategiak bilatzera, ahalik eta emaitza gehien izateko eta ahalik eta gastu gutxien. Horregatik ari dira mantentze lanak aldatzen eta negozio eredu askotarako funtzesko pieza bihurtzen. Mantentze lanak BPGaren %9,4 dira, Mantentze Lanen Espainiako Elkarteak (AEM) egin berri duen ikerlan baten arabera.

Aeronautikaren sektorean, eta zehazki IK4-TEKNIKERek beste konpainia batzuekin batera –Airbus, EADS, Gamesa, Eurocopter, Air France,  Smiths Aerospace eta Snecma– garatutako proiektu batean, helburua zen abiazio komertzialean eta militarrean erabili ohi ziren mantentze lanetarako estrategiak hobetzea, lan horiek aerolinearen kostuen %20 ere izan daitezke-eta.   

IK4-TEKNIKERek diagnostiko eta pronostikorako teknologietan aditu gisa hartu zuen parte, fidagarritasun tekniken gaineko ezagutza oso garrantzitsua baita arlo horretan.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu