Tekniker

Makina Erreminta eta Fabrikazioa

Diseinua, fabrikazioa eta muntaketa

Fabrikazio-prozesuak

Makinen egiaztapena

Errore bolumetrikoen egiaztapena eta konpentsazioa

IK4-TEKNIKERek zerbitzu-eskaintza zabala eta osatua egiten dio makina-erremintaren sektoreari: edozein prototiporen kalkulua eta simulazioa, diseinua, fabrikazioa eta muntaia egiten ditu. Automatizazioa, doiketa — monitorizazioko eta mantentze-lanetako estrategiak barne—, kontrol-begizten optimizazioa, egiaztapen metrologikoa eta errore bolumetrikoen neurketa eta konpentsazioa.

Horrez gainera, IK4-TEKNIKERek aholkularitza-zerbitzua ematen du fabrikazio-prozesuei buruz, bai prozesu tradizionalei buruz —esaterako, hiru eta bost ardatzeko fresaketari buruz eta kriogenia, laser edo ultrasoinu bidez lagundutakoei buruz—, bai fabrikazio-teknika aurreratuei buruz, hala nola gehikuntzazko fabrikazioa, laser bidezko soldadura, etab.

Makina-erremintaren eta fabrikazioaren sektorerako soluzio integralak

IK4-TEKNIKERek zerbitzu-eskaintza zabala eta osatua egiten dio makina-erremintaren sektoreari. Hona hemen zerbitzu aipagarrienetako batzuk:

  1. Kalkulua (batez ere, estatikoa, dinamikoa eta termikoa) eta simulazio mekanikoa (multibody).
  2. 3D diseinua, edozein makinarena (fresatzeko makinak, mandrinatzeko makinak, artezteko makinak, tornuak, injekzio-makinak, zinematika paraleloko makinak, fresatzeko mikromakinak, funtzio anitzeko makinak, prentsak, etab.) edo edozein osagairena (buruak, elektrotorlojuak, euskarri hidrostatikoa, motor linealekin gidatuak, etab.).
  3. Edozein prototiporen fabrikazioa eta muntaia.
  4. Edozein ekoizpen-prozesuren automatizazioa eta doiketa, monitorizazioko eta mantentze-lanetako estrategiak barne.
  5. Edozein sistema mekatronikoren kontrol-begizten erregulazioa eta optimizazioa.
  6. Egiaztapen metrologikoa, eta errore bolumetrikoen neurketa eta konpentsazioa.
  7. Mekanizazioaren alorrean, ohiko mekanizazio-prozesuak egiten ditu (torneaketa, fresaketa, zulaketa, artezketa, elektrohigadura, ultrasoinuak, laserra eta elektrokimika). Jarduera nagusiak hauek dira: prozesuen optimizazioa, mekanizazioaren simulazioa, makinen talken simulazioa eta postprozesadoreen garapena, gogorreko mekanizazioa eta ebaketa-erreminten diseinua. Mekanizazio ekologikoa (MQL, aire hotza, CO2, NL) eta taladrina-zurruzta bidezko eta presio altuko mekanizazioa (140 bar) ere egiten dira. Azkenik, ebaketa-teknologiei buruzko prestakuntza-ekintzak planifikatzen dira.
  8. Ohikoak ez diren fabrikazio-teknikei dagokienez, mekanizazio elektrokimikoa, elektrohigadura eta ultrasoinuak egiten dira.
  9. LMD bidezko gehikuntzazko fabrikazioa (laser cladding).
  10. Mikrofabrikazioa (fresaketa, torneaketa eta elektrohigadura) eta laser bidezko mekanizazioa, gainazal funtzionalak lortzeko.
  11. Robotak eta ikuskapen-sistemak (ikusizkoak, kontaktu bidezkoak...) erabiltzen ditu, fabrikazio-prozesuak automatizatzeko.
  12. Software espezifikoen garapena.
  13. Lubrifikatze- eta hozte-sistemen optimizazioa, prozesuak optimizatzeko eta higadura murrizteko.
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu