Tekniker

Makina-erreminta eramangarria eta autoeramangarria

Helburua

Pieza handiak ingurune arriskutsuetan mekanizatzeko makina eramangarri baten garapena.

Emaitzak

Mekanizatzeko gaitasuna duen eta autoeramangarria den hexapodo birkonfiguragarri baten garapena, bigarren belaunaldian, Nottinghameko Unibertsitatearekin elkarlanean, Rolls Royce Marinerako. 

Makina-erreminta eramangarria eta autoeramangarria

Edozein mekanizazio lan, oso sinplea izanik ere, zaila eta garestia izan ohi da dagoeneko instalatuta dauden tamaina handiko piezei dagokienez.

Arazo hori konpontzeko, fresatzeko hexapodo birkonfiguragarri bat garatu da. Hexapodoaren besoak komeni den eran posizionatzen dira; beraz, mekanizazioa modu malguan eta zehaztasunez egin daiteke, zuzenean piezaren gainean.

Proiektuaren erronka nagusia kalibrazio sistema azkar eta zehatz bat garatzea izan da, makina erabiltzen den bakoitzean bere parametroak identifikatu ahal izateko.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu