Tekniker

Makina-erreminta autoeramangarria

Helburua

Mantentze-lanetako ekintzak. Makina-erreminta autoeramangarri bat garatzea, lanean ari den piezaren ingururaino modu autonomoan joaten dena eta haren gainean jartzen dena mantentze-lanak egiteko.

Emaitzak

Robot hexapodo mugikor bat diseinatzea eta garatzea, mantentze-lanak, ikuskapenak edo konponketak egiteko teknikariak irits ezin daitezkeen edo sarbide zaila duten lekuetan.

Makina-erreminta autoeramangarria

Makina autoeramangarria modu autonomoan eraman daiteke, sei hankako sistema baten bidez, eragiketa egiteko lekuraino, doitasunezko inspekzioa-/mekanizazio-prozesuak egiteko (materiala lagatzeko, ezabatzeko...), hexapodoaren beraren zinematika paraleloa erabiliz. Milimetro-hamarren batekoa baino doitasun hobea espero da.

Horrez gain, azpiegitura handietako proiektuetan izan ditzake aplikazioak, baina baita ingurune mugatu eta arriskutsuetako lanetan ere. Batez ere, energiarekin lotutako sektore industrialetan (esaterako, zentral nuklearretan edo gasa eta petrolioa ateratzeko instalazioetan) eta aeronautikan lan egiteko dago diseinatuta. Hain zuzen, prototipo bat dagoeneko lanean ari da Rolls Royceren aire-sektorerako motorrak fabrikatzeko instalazio industrial batean, Erresuma Batuan

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure Cookie Politika.

Onartu