ULMA Handling Systems eta IK4-TEKNIKER ingeniari automatiko baten bila dabiltza. Elkartu zaitez gurekin!

Data 26-07-2018 IK4-TEKNIKER Tags Lan-eskaintza .

IK4-TEKNIKERen ULMA Handling Systems-eko teknologia giltzarriei buruzko prestakuntza-espezializazio prozesu bat egin ondoren, ULMA Handling Systems-en talde teknikoan sartuko da pertsona hori.

Betebeharrak honako hauek izango dira: automatizazio eta mikroinformatika proiektu berrien garapena manutentzio eta biltegiratze sistemekin eta bezeroekin harremanetan izatea eta haiei aholkatzea proiektuak martxan dauden bitartean.

Diseinua eta sistema automatizatuen garapena gustuko duen norbaiten bila gabiltza, erdi edo goi mailako ikasketak dituena Ingeniaritza Automatika edo Elektronikaren arloan, barneko eta kanpoko elkarrizketarako ahalmena eta, orokorrean, ekimena duena, lorpenak bilatzen dituena eta ingelesa menderatzen duena.

Informazio gehiago izateko

2018-ULMA HANDLING-Tekniker eskaintzari buruzko informazio gehiago edukitzeko, edo zure hautagaitza helarazteko, IK4-TEKNIKERen weba erabil ditzakezu.