Automatizazio-ingeniari baten bila gabiltza. Elkartu zaitez gurekin!

Data 01-03-2019 IK4-TEKNIKER Tags Lan-eskaintza .

IK4-TEKNIKEReko Automatizazio eta Kontrol sailean integratuko den lankidego egonkor baten bila gabiltza. Haren betebeharra teknologia-maila altuko proiektuak garatzea izango da, batez ere abiarazte-fasea koordinatzen eta gauzatzen, beti bezeroekin adostutako baldintzak era eraginkorrean betetzen direla ziurtatuz.

Automatizazio, kontrol eta elektronika-ingeniaritzaren arloan erdi mailako edo, ahal bada, goi mailako titulazioa duen pertsona baten bila gabiltza, gutxienez 5 urteko lanbide-esperientzia duena bezeroaren instalazioetan makinak eta ekipamendua abiarazten eta kapital-ondasun konplexuen LTZan. Ingelesa menderatu behar du, eta euskara eta beste hizkuntzak era hartuko dira kontuan.

Ikuspegi tekniko egokia izan dezan, PLC programazioan (lengoaia egituratua), robotikan eta goi-mailako programazioan aditua izan behar da maila aurreratuan. Halaber, PLC eta Motion kontrolatzaileekin (Beckhoff, Siemens, B&R, etab.) esperientzia-praktikoa ere beharrezkoa da.

Abiarazte-fasean ezagutza eta esperientzia integratu ahal izateko, koordinatzeko, eskuordetzeko eta taldean lan egiteko trebetasun handia duen pertsona baten bila gabiltza eta, gainera, enpatia duena, harremanak ezartzeko gai dena eta ezarritako helburuak lortzera lehiatzen dena.

Lehenbailehen IK4-TEKNIKERen lanean hasteko lanpostua eskaintza dugu sendotzeko helburu argiarekin, eta aurkeztutako profilari dagokion ordainsariarekin.

Informazio gehiago

2019-AUT-IngAutom eskaintzari buruzko informazio gehiagorako, klikatu hemen.