Deep Learning algoritmo buruzko doktoretza-ikasketak 4.0 industrian

Data 20-02-2019 IK4-TEKNIKER Tags Lan-eskaintza .

IK4-TEKNIKER gaiarekin lotura duen arlo teknikoren batean (Informatika, Ingeniaritza elektriko zein mekanikoa, Fisika, Matematika...) masterra duen ingeniari bat kontratatu nahi du DIGIMAN4.0* izeneko proiekturako, Marie Sklodowska Curie programaren barruan.

Hautatutako pertsona, proiektuan parte hartzeko, IK4-TEKNIKERen Sistema Autonomo eta Adimendunen Unitatean jardungo da, eta doktoretza-programa batean izena emango du Zaragozako Unibertsitatean doktoretza egiteko: Deep Learning algoritmo buruzko doktoretza-ikasketak 4.0 industrian jarduteko; Denbora errealeko ikusmen artifizialeko sistemen kalitate-kontrola.

Hautaketa-prozesuan kontuan hartuko da kontratazio-egunean (2019ko uztailean):

  • Kontratazio aurreko hiru urteetan, ERS ikertzaileak 12 hilabete baino gehiago Espainian bizi ez izana, edo bere jarduera nagusia (lana, ikasketak) bertan egin ez izana.
  • Hautagaiak, gehienez ere, duela lau urte izan behar dira ikerlari, eta ezin dute izan aurretiaz egindako doktoretzarik.

Informazio gehiago

2019-SAI-Digiman 4.0 eskaintzari buruz informazio gehiago nahi izanez gero edo hautagaitza aurkezteko, sartu IK4-TEKNIKERen webgunean.

*Proiektuaren izena, DIGIMAN4.0, ingelesezko "Digital Manufacturing Technologies for Zero-defect Industry 4.0 Production" esamoldetik dator (euskaraz, Teknologia digitala akatsik gabeko fabrikaziorako 4.0 industrian).