Koagulometro eramangarri baten garapena

Helburua

Point of Care erako elektromedikuntzako ekipamendu baten garapena, koagulazioaren aurkako aho bidezko terapia jasotzen ari diren pazienteen koagulazio indizea monitorizatzeko.

Emaitzak

Era autonomoan funtzionatzen duen elektromedikuntzako produktua, diagnostiko azkarrak egiteko.

Koagulometro eramangarri baten garapena

iLine Microsystems enpresaren microINR® gailua teknologia heterogeneoen integrazioak bere baitan hartzen dituen kontzeptuen adibide berezi bat da, eta hasieratik Teknikerek parte hartu du bertan.

Teknologia heterogeneoen integrazio egokiari esker (neurketa printzipioaren oinarria) eta integrazio horren funtzionamendu autonomo, fidagarri eta eskuragarriari esker iLine Microsystemsek lehiarako abantaila batzuk eskaini ahal izan dizkio merkatuari, eta bera mota honetako ekipamenduen abangoardian kokatu ahal izan da mundu mailan, prestazioei eta negozio bolumenari dagokienez.

iLine Microsystemsek egindako garapenek prozesu biokimikoak elkartzen dituzte erabili eta botatzeko plastikozko oinarri baten gainean, laborategiko ohiko saiakuntzetan lortzen diren eraginkortasun eta kalitate mailei eutsiz, eta analisiak azkarrago eta kostu txikiagoz egiteko abantailarekin.

Zehazki, iLine Microsystemsek erreakzio biokimikoa eta erreakzio hori gertatuko den oinarria diseinatzen ditu. Behin intereseko parametro biokimikoa ikuskatzeko oinarri fisiko-biokimikoa ezarrita, Tekniker neurketa hori egiteko erabiliko den ikuskapen sistemaren diseinu kontzeptuala lantzen hasten da, prototipoak egiteko fase jakin batzuetatik abiatuta, non soluzioak modu bilateralean doitzen doazen iLine Microsystemseko ikertzaileen feedback-arekin. Era berean, Teknikerrek laguntza/erabilgarritasuneko teknologiak integratzen ere laguntzen du, adibidez, microINR-Link ® gailuaren Bluetooth konektibitatea.

Teknikerek iLine Microsystemsek produktuei egindako ekarpenik garrantzitsuenak hainbat diziplinaren gainean, esaterako fotonika, ikuspen artifizial, seinale tratamendu, algoritmika edo HW, SW komunikazioen gainean, ezagutza bereziak izatetik datoz nagusiki, baita horiek denak integratu eta soluzio sendo eta fidagarri bat eraikitzera bideratzetik ere. Teknikereko diziplina anitzeko lantaldeak laguntza eskaintzen du iLine Microsystemsek asmatutako garapenetarako.